« ¿Bide berriak? | Berriz ere bide berriaz »
Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931
Eztabaida Lauaxeta / Euzkadi, 1932-02-09
“Argia” asterokuan idazkitxu bi irakurri baitut “Bide Barrijak” dirala ta.
“Larreko” idazle askoren maxubarena bata. “Larreko” jaunak berari yagokon erara, argi ta maitekor idatzi eban. Eskerrak egiten d[a]utsodaz egijaren aldetik dabillalako.
Gaurko idazlioen artian erdel usaña darabilgula, egija da. Tamalez erebestetarren izkuntzetan asijak gara. Geure gastaruan egin doguzan ikaste gustijak erderaz. Eta umetan be euzkeraz ikasi bagenduban, baña txikitan itz-batzuk euzkeraz entzun-arren, geyena erderaz baizik eztogu egin.
Euzko idazliai jarraitu biar dautsoegu, tinko-tinko, batez be antziñako idazle jatorrai. Onetzaz itzik be ezin egin daikegu, gustijok gagoz asmo onetan eta.
“Larreko” jaun onak ondo daki nora jo biar dan eta bere onubak aintzakotzat artu-biar doguz. Euzkel idazliak azaletik baizik eztogu geyenetan joten geure elia.
Baña napartar idazle agurgarrijaren oste, beste batek be ots-egin au “Argia”-ren orrijetatik. “Euskeldun batek” (sic) ixenpetuten da. Nor dan eztakit, euskeldun asko diralako, baña igarriko neuke bere jaubia… Bide barrijak eztira idazle orrek uste daben tokijetatik ibilteko. Izkuntza barrija ez, zarra biar dogu. Gaurkua tinkotu daigun antziñako joskeran. Baña tamalez lenguan ondo ibilten dakijenak, eztira agertzen bestiai aginka egiteko baño. Gauza erreza da ixan be bestiak egiten daun lanari akatsak aurkitutia, baña norberak idazti bat argitaltzia ezta orren erreza.
Bide zarrak ezaututen dabezan orreik, ixilik dagoz edo. Ganera neure idaztijetzazkua, oker dago. “Bide-Barrijak” baderitxoe, ezta izkuntzagaitik gayagaitik baño. Orain arte-erabilli eztiran gayak diralako neure liburuban, ixen ori jarri neban.
“‘Lauaxeta’ren ‘bide berrijak’ (sic) ez det ikusi: Bizkaieraz egon bear du ta nik ez dakit gipuzkoeraz baizik”.
Neuk be eztakit bizkayeraz baizik eta ezin idatzi ba gipuzkoeraz: ¿Tamala ezta?, erkiko txokotxuban sartuta bixi ixatia!
Eta oraingo olerkarijetzaz diñuana, egija ixanen da noski. Ulertu eziñak. “Alaz ere, oiek aipatu ta oiek saritu”. Euzkeraz errezean egiñak non geratzen dira ba? Gai danak olerkijak egiteko, egin bediz, errez edo gaitz. “Ori ez da euzkera txukuntzeko bidea, naspillatzekoa baizik”. Baña naikua ezta au esatia. Oraindik zer esan geyago dauko idazliak eta ona zer dirauskun:
“Orregatik, olerkari batzuek, asko ez izan arren, zaletasun aundia dutenak eta olerki politak egiten zituztenak, gogaitu ta zapuztu dira: ba uste det oen galera, euskerari ez diotela ordaintzen bide berritik nai dutenak”.
Bide berritik duazenak goralduten dabe ba Arrese’tar Emeteri olerkari aintzagarrija. Bide ertzera jaurti ete zaigu, Arrese oraingo barrijak? Ez dot uste, olerkari orren liburu bijetan pozik edaten dogulako askok. Enbeita’tar Kepa gogaitu ete da, orainguak ezdabelako sarituten? Ez. “Garbi-Nai” olerkari yayua be baztertuten ete dabe barrijak? “Gabirel” eta beste batzuk? Ez, benetan olerkari diranean, aintzakotzat artzen dabez gustijak.
Sariketan olerki bi ixan dira saritubak: neuria bata, ta bestia “Lixardi”-rena. Euzkera txukuntzeko eztira ixanen, naspillatzekuak baizik. Baña nik eta Lixardik eztaukogu errurik epailliak ontzat artu ba-dabez. Euzkera erreza daukoenak, etziran agertu eta…
Olerkarijak eztira gogaituten bide barrijetatik dabiltzazenak dirala ta, euzkuak eztaukoelako olerkarijentzat txalorik baizik. Tamalez asko dira geure artian orrelakuak, baña ezer egiten dabenak be geyago irebasten dabe ixilik egonaz. Izkuntzeari lagunduteko bide gustijak dira onak. Euzkera ondo eztakigunok, aldogun eran idazten dogu. Baña beti, aberrijaren izkuntza dalako ta maite dogulako geure errijaren ezaupide ederra. Nik eztakit gipuzkeraz edo bizkayeraz edo lapurteraz ibilli barik al doguzan mota gustijak ikasi. Euzkeraz beti mintzatu. Batzuk txarto egiten dogu, beste batzuk obeto, banakak ederki. Gorengo mallara igon gura dogu gustijok, baña ezin… Euzkeldunak jayotzetik eta beti euzkotar artian bixi diranak, eztakije zelako lana egin biar dan geure izkuntza ikasi ta itz-egiteko.
Alegindu bediz ba euzkera zarra ta errikoya dakiyenak, idazten eta lan egiten. Euzkera amak baleukoz idazle gustijak argijak eta azkarrak. Aurretik duazenak erakutsiko dauskube ba bidia. Zarrak edo barrijak, betorz itxaropen bako mendi onetan galduta gabiltzaz eta.
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza