« Eztabaida | Bide berrietatik eta… zaarretatik ere bai »
Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931
Berriz ere bide berriaz Larreko / Euzkadi, 1932-02-14
“Lauaxeta” euzkar olerkile argia, mindurik agertu zitzaigularik EUZKADI’tik; nere maite maite batek esan zidan; “gisa untako eztabaidak deusetako on ez dire eta euskararentzat ondorio onik ez dute”.
Baiki-baiki; ni beti bañoka ibili bearko ¡edo ni, nere buruaz artua ote nago! Ala bada, barkatu “Lauaxeta” adiskidea.
Batzuetan; bidea uts eginik dabilelarik ere, egin daiteke bide: ikusagun, aldi untan, zerbeit erdietsi ote dugun edo erdietsi dezakegun.
Euskaraz ikasten asi nintzenean, euskaraz idatzi bear ginuela aalginuen bezala uste nuen.
Leen leenetik ori egin nuen eta orduko ene euskar lan zenbeit berrirakurtzen dutanean begi anditze naiz aalketurik.
Oraiko euskar idazleak argituago eldu dire eta oken artean euskaldun berriak geiago direlakoz, nik uste, bide berrietan barna ibiltzeko kontuz bear dugula eta orgatik esan ditudanak esan ditut.
Ongi da, euskaldunek euskaraz idatzi dezaten; baño orai ez gaude leen bezla, oiturarik gabe.
Irakurgai asko daukagu; nik ez dut astirik egunero artzen ditudanak irakurtzeko.
Aldez ongi eta aldez makur; batek, euskararen alde aalduena egitea, eder da; baño euskararen alde edertzeko, euskaraz ongi ikasteko etzait bidezkoa. Bedere, ikasi bear dugun ura da euskara garbia berexten.
Eta ori ¿nork irakatsi eta nork erakutsi [?]
Nere ezbaiaren elburua, orixe da.
Nere irizpideko; euskal-atalaren; euskal asterokoen eta euskal orrien egile leenak edo eken zuzendariak dira, irakailegiraz onetsi bear ditugunak.
Euskal ikaspidea dela bide; euskal idazle omen andikoak direla on-bide; Altube’tar jaunaren “Erderismoz” delako idazkia, edo nik dakita zer.
Nola nai-den dela, bearrezkoa dugu “euskaraz ongi idazteko bidea”.
Ni bezalakoek, euzkaldun arrontek, euskara garbia berexten dugu, dantzutean goxo zaigularik eta aditzean eder. -Oraiko aldian, ori ez da aski; araudi bat bearrezkoa dugu arazo untarik zerbeit egiteko.
Nik uste, oraiko euskal-idazle geienen galbide andiena erderaren antzera euskaraz egitea nai; edo orrelako lanen ederrestea.
Bide berrietan barna ibiltzeko ¿ez ote da bearrezkoa leenik euskarak dituen bideen jakitea? -Gai berrietan ibiltzeko ¿bearrezkoa ote da bide berri egiten ari?
Uste baldin badugu, oraiko euskal idazleetan, badirela gai direnak euskaraz egiteko, “Dante”, “Cervantes” eta olakoek beren izkuntzetan egin zutena; nere zorionik beroena eken alderako eta euskararen alderako.
Aspaldidanik olako baten begira nago lakoz; ori zaitelako, euskar-iztegi guztien bateratzeko bide egokiena eta euskararen idazkera landu bat (lengua literaria) egiteko.
“Lauaxeta” adizkidea; buru oneko euskar idazle zaitugu eta euskararen alderako nor naiek bezanbat lan edo geiago egiten duzulako; argi erakutsi duzu, gogoz eta maitatasunez ari zarela eta orgatik nere esanak on-aldetik artu dituzulakoz, eskerrik beroenak Jainkoak dizula.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi