kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide berrietatik eta… zaarretatik ere bai Barrensoro / Euzkadi, 1932-02-17

¡Au duk gizonaren ausardikeri zakarra! ¡Zerk narama, gero, ni zoro idazle txukun gorenak darabilkien auzira? ¡Demoniozko nere barneko egon-eziña! Euzkel-elertiaz dute jarduna-ta, nork ixillik iduki biotzondoko kirkira? Mutil koskor zenbeitek kirkirak belar-izpi onduz zirikaz zulotik ateratzen ditu[z]tenez, ara berealaxen or azka barnean izkutatu ezin dudana. Zuma-ukaldiz norbaitek tegiratzen ba-nau, ongi irabazia dik nire zarpailkeriak zigorra.

“Lizardi”-ri ixuritako batzuek argitu bearra baitute, bada. Baña gure ipurtargi utsez illunbea argitu naiak ez-bekar jipoirik. Ortarako eztogu arbazta bearrik; nik uste beintzat. Biotz-zabal, lasa, pake sainduan alkarrekin jardun gindezke. Buakigu urrin ordu onean asarre zitala.

Berrizale eztiren guztiak mordollozale omen dire. Beraz zaarzaleak berrizaleak baino malla batzuez beeraxeago legokez “Lizardi”-r[e]n iritziz. Aurrerazaleai darioten mami giarraren ondoan aize-furrunda utsa leen-zaleen jarioa. Ezerez baizik ezpa-dire ere, gutiago, tipiago ta bearrizanago bai beintzat. Au delakoz, nor arritu geren arroa eraiki bai zauku? Berrizaleen kofradikoak ezpa-ginen gu arraie pola!

Ots, ots, gizonak! Alde batetik batzuek eta bestaldetik besteak ekin ba-diozute, nolatan alkar adierazi? Bide banatatik zoazelarik, eztuk ulertbiderik. ¿Berrizaleak, gaitz-zaleak, garbizaleak eta aurrerazaleak gauza bakarra adirazteko itzak al-dire? ¿Mordollozaleak, zaarzaleak eta errez-zaleak alkarrekin zerikusirik bai al-zeduke? “Lizardi”-k itz okek naasian darabiltzi. Aor buruan oraino e-nuen naspilla nun sortu zaidan.

Eztugu “Larreko” mordollozale. Eztarabil ark idatzietan mordollokeririk. Idaztera jatorra, goxoa ta garbia berea. Errez-zale ta zuarzale duk, ordea. Olan delarik, borrokan ditigu “Larreko”-ren leen-zaletasuna ta mordollokeria. Ezerrik aal duen idazle guziak aspaldi azpiratu zituen itxuskeri oek. Itz bat edo beste erdera-antzera jotzeak eztakar mordollo-erarik. Ken dezagun itz au gereetarik.

Beraz, idazle zaar-zale askoengan eztire senide leen-naia ta mordollokeria. Ez-dira ere […]bixki berrizaleengan orain-zaletasuna ta euzkel idaztera jatorra. Itz garbiak alkarri josiki, erdel-era narratxa erabilli diteke. Eta erabill ere ba-dugu; ez bein, bai bitan, irutan ta nik dakita zenbeit alditan. Bestaldera goazelarik, ez uste gero, berrizaleak euzkeraren mami-mami izkutu besteek aal-ezin besteraño iritxi duela. Errez-zaleak azalean eta mintzean barnago eziñik atsekabez tinkatuak direla uste izanen du norbaitek.

Oraiko era berri untan ba duk zeozer ondo ezin ditekena. Leen idazle garbizale zenbaitei gerta zintzaiena bera duk. Bear baino araxeago junak ditigu oraikoak ere. Erroetatik aterea ditite maiz euzkeraren ibillak. Geroak ekarriko ditik bere neurrira. eder aski aal dutenik ezin ukatu, ordea. ¿Olerkaririk aipatuenak ara joanak ote-dire? Dena delarik, bezate irizmen zabaltxeagoa ekek ere besteen lanak epaitzeko. Ederraren azalbidea eztuk bakarra. Gerea ona izanik besteena ere aintzat ar dezakegu noski. Ruben dario eta oraikoak onak ba-dire ere, etziran kaxkarrak Lamartine, Hugo, Byron eta abar. Guk eztaramakigu bide guziak ez ezertzat jo.

Berrizaleen bultzadak kuzkurtuta utzi ditu zaarzaleak. Baxtertuta, zerbelusaiz, zatar-iritziz aor errez-zaleak minduta. Biderik aski ba-dute nunbait mintzeko. Olerkari guziok gereak onenak uste. Epaikariak, berriz, epaitzeko galbai eztu bakarra ba-dute, andik eken antzekoak bakarrik igaro bear. Zaar-zaleen artean ere ba da jardun onetsigarririk. Olerki politak irakorri ditigu inoiz. Betortz, bada, berrizaleak onuntzaxeago; buaz zaarzaleak araxeago. Besarkada zabala alkarri egotzi. Etzegok sariketak banandu ta erdibitu bearrik.

Berrizaletasunak eta garbizaletasunak dakartzian ederren buruzki, e-nauk ni beintzat. Aor “Lizardi” euzkera askatuan maixu. Ar dezadan txapela eskuan. Emen naiz zure aurrian auspezturik makur eta apal. A tout seigneur tout honneur. Garbi, yaukal (?), adierraz, orraati. Olerkietan —aitortu bear— ez du beronelan jokatzen. Ua aza-azpian, azkenengo tantoa jario arteo, estutu dik oldozkuna. ¿Gure adimenerako sakonegi al-duk? Etzekiat zer dukan.

Alboan daraman erdarazko argiontzia bideak urratzeko ezpa-genu, gure oin-urratsak legartza-tartean barna zaurika ituzke. Argibide (clave) ori ez genukelarik bizitza osoan jarduki ere, ezin ulertu. Alere etzegok an erdel-usairik. Arrobi jatorretik ateria. Lizardi’k erabilli oi dun euzkara. Nunbait oldozkunak argitzeko olerkigilleari giar-giarren baten billa zebillek. Olerki berrizale purrukatuen artean ezin ordea dana arrobi bizitik joa. Erdel-kedatsa oartu ditigu iñoiz. Ori zearo alderatu bear.

“Euskaldun bat”-i itz bi. Alaz guziaz ere, oiek aipatu ta oiek saritu dituztelakoz eztago zapuztu bearrik. Sariketa bat edo beste irabazle-ustez, eztugu euzkeraz mintza ta idazten; ala nik uste beintzat. ¡Egia! Norberak, bere idazlanak onentzat aukeratzia, ezta arritzeko. Epaikariak ere eken ao-sapaia dute. Orren erara eman bear iritzia. Jarrai aurrera ere gogotik.

Geroak erabakiko du auzia. ¿Zer esan dut, gero, nik? Geroak ezetzik oraingoak ere bai. Epai-maikoak eman izan duten iritzia ezta beti azkenengo. Erriak eta irakurleak eman dezake beste epairik. Tolosa’ko sariketara azaldu ba’zinuen olerkirik berela ikus dezaaegu nor nor den. Laster argiratzeko bidean dire ara aurkeztutako lanak. Alkarren ondoan neurturik oartzen dire ondasunak. Onena saritua izan ba-da, buruz beera apal-apal makurtu gaitezen. Bestela, urrengo sariketan geren irabazteko bidea izanen dugu.

Bizkaieraz, gipuzkeraz eta lapurdieraz goratu orraiti, gure euzkera goxo au lakelgi (?) guzietan gure luma txairo erabilli al-izan ezkero, obe. Adaburu baten kimuak dira danak. Adaburua kimu bearrian dugu. Gure laguntzaz jaso bitza kimurik mardulenak.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak