kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Biozkadak / Luis Jauregi Jautarkol / Ama-Birgiñaren irarkola, 1929

Biozkadak Gotzon M.B.S. / Jaungoiko-zale, 1930-05-01

Epalla-azken-egunak ziran. “Biozkadak” ieki bat dabildatzut, beroritzaz zertxubat idatzi daizun “Jaungoiko-Zale”rako, iñostan aldizkari onen zuzendari argijak.

Eldu zan ijeki ori, pozik artu bem ta urrengo egunean Asturias’tik Andalucia’ra jun-biarra nebala-ta, mattekiro gorde neban bidezti-sorrototxuban:

Bidazkarijak lore zimela
Artu ta gorde oi dun bezela
Oroigarri’tzat bidean. (¡Bertso gaxoak!)

Bakartalde-gurari bixija nebala-ta bultzira igon nintzanian, utsena edo zan bultziki billa asi nintzan.

¡Bultzijetan beti matta ixaten dodan bakartaldia, oinguan baña matteago nebana!

Aurkittu neban. Neure ibillaldijetan idatzi barrijak, batez be euskerazkuak, irakurri daruadaz; eta oinguan atsegigarrijena ixan leikian idaztija neukin neban.

Aspaldi ontan, osto igar baten antzera, Jaunak Zugandik urrun narama. (Errenderi) eta orregattik Asturias-Andalucia-bittarteko lurraldijak sarri ibilli ta ikusijak dodaz; atara neban, ba, sorrototxu’tik idaztija. ¡Benetan begizko aurpegija, azal politta!

Zugaitz ederra, orrijak jausten daukazana

Udazkeneko aize zakarrak
Zugaitz-ostoak, ori ta igarrak
lurreratzen dittunean… (Bertso gaxoak)

Zugaitz-onduan etxetxuak eta eleiz nagosija

Basetxe zuri
ta alaiak an or
muño ta ibar zabaleran,
an or larrean
etzanda dauden
arkume zurien eran.
……………….
T’erriak zaintzen
artzaiak bere
artaldetxoa bezela,
mendi sendoak
beren tontorraz
ortzea jotzen dutela. (Gure erria)

Eta an goyan, zugatz-adarran txantxangorrija

Zugaitz batetik-bestera txio
udaraberrian,
udaran txio errekaldeko
sasi amestian. (Jauregi. Txantxangorria)

Azal politta eban, baña mamin-goxe nintzan eta arin jo neban mamiña’ra, eskuan idazkortza ta uar-ingitxuba nebazala: ¡Au ederra! uartu neban olerkari bat irakurritta; ¡au biguna! beste baten irakurtze-ostez; indartsubak, lerdenak eta garayak ereisten yatazan batzuk, arintxubak bestetzuk; onek negar eragitten eustan, arek irriparre gozua… Pajares’ko menditzarrak-ziar niñuala irakurri neban “Aikorri’ren oñetan” olerkija ta azkenengo eapaldija (strophe) irakurrita, bere aunditasun’pian bijotz-ikaraka ta zapalduta gel nintzan.

¡Ai! baña noizpait beren semeak ilko balute
Euskera beren etxean,
lotsaren lotsaz sartu, Aizkorri, sartu betiko,
zure burua lurpean…
¡Euskal mendiak!… ez, egon zutik Ama il duten
erri gaiztoen aurrean. (Aizkorri oñetan)

Isai iragarlia begi-aurrian eta mendi-oñetan zutik eguala yeritxatan.

¡Aundija da gero Aizkorrik buruba lurperatutia eta gelgarrija Euzkel-mendijak lurra jotia!

¿Egija ete-dok ittaundu neutsan burubari Asturias’en, egija ete-dok euzko olerkarija jayo dokala? Eta Andalucia’ra elduta bigarrenez “Biozkadak” irakurririk ¡bai! erantzun neban: euzko olerkarija or dok: gai argitsubak, elesti biribil eta amattubak, itzixun egoki-egokijak, irudipen bixijak, neurtizkera erreza,… ¡bai! euzko-olerkarija or dogu. Orregatik zirkin eragin dautso Euzkadi orori, orregattik orok burutsik agurtu dabe. ¿Bestiak ez-ete ziran olerkarijak? Bai, bai-ziran, bai-dira, baña… ¿Zer dala-ta ezbardintasun ori? Intza abak dirakasku-edo itz-aurrean: Gixon ikasijak, ikasijegijak edo-ziralako, buruz bijotzez baño gejago ziralako. Onek arek, au obia.

Auxe ixan zan nire bijotz-sarrastea Biozkadak Asturias-Andalucia-bidian irakurri nebazanian. Irakurle matte: irakurri; buruz ikasi, egunoro abestu olerkijok Jauregi berak edo besteren batek obiak egin arte.

Orain, baña, azterle-lagiz, ziaro ziaro aztertu dagigun idaztijau. Margolarijak aurpegi politta ipiñi dautsola lenago esan dogu; ezta, baña, ain egoki egon Amonatxoa… eskean deritxon olerki-oñean zapi zuridun amonatxua margoztu daunian. Olerkarijak bestela diño:

Buruan zapi beltza ta ille zuria
begittan… itzalita bizitz argia. (Amonatxoa)

Jauregi jauna euzkel-idazlerik goyenetarikua agertu yaku olerki onetan. Atzalburuk bittan dazterkegu. a) Esaerean g) Neurtizkerean.

a) Esaerea. Zuzena, mintsuba, irakur eta ikasigarrija, irakasmenez bete-betia, euzkera euzkerazkua. “Aitonaren otoitza”n illobeaz degin elestija ederra da:

Ire begitan daraman, neska,
udako gauen argia,
ta ire españetan, basoetako
marrubiaren gorria.
Udaberriko egunabarren
garrak, ire betartean…

Baten bateri erditsu edo makala eritxi yakon “Eutsi esiari”, guri ederrenetarikua deritxagu. Beren itzizunak, itzizun senduak eta mallatubak. Deya arnasez indartu, indarra odol biurtu, odola su ta gartu… Izkuntzea gurasuen mosua, mattasun-laztana eta batez be azkena.

¡Euskaltzaleak! Jun atez-ate euskaldun danoi
beren biotzak eskatzen
ta egin dezagun danon biotzez biotz aundi bat
euskal-biotz bat lenbailen…
Ta alare esia eroitzen bada, bere azpian
danok pozez il gaitezen.

Aurka’ko oldozmen sakona dager “Lotsagabea”n eta oldozmen orretxek demotso edertasuna: samurrak dira ta ondo edatuta dagoz “Guda-ondoren” ta a. ta a.

Edertasun onen onduan akatzak be badaurkiguz eta edertasuna beraxegaz akatzok be dasalkeguz. Au egittia biarkuna dala uste ixan dogu beti geure aztermen-lanetan. Bardin egin dogu sarri Madrid’eko aldizkari baten.

Lenengoz uste dot, egilliak eskubide larregitxu artzen daula. “Errenderi” olerkijan diño: fededun euskaldun ura. Or ura uri-ordez dagola deritxat eta ori larregitxu dala be bai. “Loreti”n barriro ura: an, Goiko ura… a, goiko ura balitz ¿obeto ez ete? Eta uraz gabiltzanezkero gauzatxu bat duarket. Bost bider dakar zerura-itza neurtitz-azkenan eta azken ori bardinduteko bostetan ura-itza. Ikusi “Errenderi” (47’gn ingosija), “Umezurtza” (50’gn. ing.), “Loreti” (87’gn. ing.), “Illeta-eresia” (88’gn. ing.) eta “Eskalea” (95’gn ing.). Eskalea ixentau dodan ezkero, ez dakit nun eta zelan aurkitu daben Orixe’k eta Lizardi’k eskalea elur-ganian lotan eguala. Entzun Jauregi’ri.

Ta antxe il-zorian otzez otoizka negoala
ikusi nun artzai-arrizko txabola:
txoriak kabian lez sarturik barruan
loak bere altzoan bela artu niñuan.

Lua ta amesa etziran elur otsaren ganian ixan txabola barruan baño. “Bizitz menditarra”ren ordez “bizitza” ixan biar dala ondo ta zuzen dirakus Orixe’k.

“Nekazari gaxoa”n dirakurgu, ta goruntz begik jasota. Begik ori, gure eretxiz, eztago ondo, neurri bardiña eukan eta begiak jasota idatzirik. “Eutsi esiari” ta “Bai, erri gaxoa”n Euskerik gabe, didaz. Euskera gabe idatzi ba-eban neurri bardiña ta esaera zuzenagua, beste orzuzentzat be eztaukagu-ta. 44’gn. ingosijan Ameriketa, 57’gnian oñeta, 70’gnian mendi-goieta. Ezagututen dogu Lizarraga’ren Nozareta itzulirik (Azkue, Morfolog.): baña au zuzen egonda be eztira bestiak bardin. Errijak be eztot uste ainbeste laburtuten dauzanik, ezta t’oñaz, t’odol, t’orduan, zur’anaiak ta abar. 74’gneko, ementxe beran, 96’gneko goyan eta beran ta 74’gneko sugera errijak luzetuten eutauzan itzak lar-luzetutia deritxat; Lotsagabea’ren alde zaitea eskubidez dagola-ta be, Aralar’aren eskale batean ezteritxat bardin. “Eutsi esiari” olerki-amayeran euskal biotz bat euskal biotza idatzi baeban neu-eritxiz esaera indartsubagua ta neurri bardiña ixango ebazan. Edozeñek dikuske-edo zintsotasun eta mattetasun oso-osuaz egitten dodazala uratu onek. Utsuniak bai edo dirala-ta be, zurtasunak geyago dirala argi dager.

g) Neurtizkerea. Erreztasun aundija, zolitasun entzungarria ta biribiltasuna. Orioz igurtzita txingarrak baño bigun eta errezago dabizan neurtitzak.

Berrogeta amar olerki onetan neurtitz mueta asko ta polittak dakusguz; 20tik gora-edo, ta ondiño eztagoz euzkera aberatsak dauzan mueta guztijak. Eztot ona ekarriko euzko-olerkijen itz-jauskerea’tzaz erabillitako auzija. Gure olerkaririk geyenak erabilli dabe itz-jauskera ori, baña dezaguzan olerkarijak atzokoak dira, eztakigu erbestetik artu ete-eben ala ez. Neuk poz-pozik dirakurdaz itz-jauskerea daben neurtitzak, baña ori eztabenak be, ondo egiñak badira, poza demoste. Orregatik itz-erortze bardin-[b]ardiña eztaben arren, eztodaz gaiztesten “Spes unica”ren mendian ta ortzean, latzean eta magalean Madri’ko “Ilustración del Clero”n goraldu nebazan “Goi-Izpijak” be onetariko askotxu dabez: osasuntsua-gaxoa, yakintsua-txiroa, illargian-adimenean ta abar. Itz-erortze bardin barik be euzko-neurtizkerea ixan geinkela bayeztuteko bidia “Mater dolorosa” olerkijan ikurtzatuko neunke; ez itz-erortze bardiña eztaulako, ezpada bardintasun ori bata bestiagandik urruntxu dabillalako lenengo iru eapaldijetan.

Dana dal auzi orretzaz, Jauregi argijak beti dabil itz-erortze edo jauskera ori, ta ederto erabilli be. Gure belarrijetan gozotsu, bigun eta biribil joten dau. Ondo da. Aurrera.

Orain zertxubait “ritmo” edo neurritzaz. Esan dodan ietz 20’tik gora ditu neurtitz-muetak idazti onetan. Erotikua geyenetan bost oindun neurtitza da, nai bost, nai amar, nai amabost, nai ogei oin ixan, errotik bost.

Bardin ete-da, ba, euzkeraz neurtitzok edozelan idatzi? Azken-bardintasunik ezpadabe eta bost ointza bakotxaren osteko atsedena aldatu ezik, bai; azken-bardintasuna ba’dabe, ez. Orregatik, nire iritxiz beintzat, neurri batekuak dira Zergattik eta Asis’ko Eskalea. Lenenguak 10+10+3, bigarrenak 15+8 baña bijok bardintasuna 23’gnian, eta oneik bat dira, neurri batekuak “Eutsi, esiari”, “Aizkorri’ren oñetan”, “Errenderi”, “Aralar” eta “Gustaus ad Bequer’eri” (sic). Onek danok euren itz-erortze-bardintasuna 23’gnian dabe. Beraz bardin deritxat ¿zergatik? Jauregi’k dakarran era polittan idatzi, nai beste onetara:

Bere ezpañetan
Jaunak jarri zun
Marrubi mardul
Mardulenaren
gorria

nai Asis’ko Eskalearen erara, aunela:

Bere ezpañetan Jaunak jarri zun marrubi mardul mardulenaren gorria.

“Spes unica”k be, 23’gnian dau bardintasuna baña batera 15’kanian be bai dau, ta orregattik esandakuetatik bereztuten dot.

Errotikoz onekin bat ixan arren, eztira gustiz bardin, eztira neurri batekuak “Amatxo bati” ta “Bertso gaxoak” azken-itzen bardintasuna 28’gnian dabelako ezta “Attonaren otoitza” lenengo apaldija be 25’kanian daulako.

Geyago ondiño, errotikoz bardiñak dira, bost oindunak (attu ondo, irakurle, errotikoz edo pundamenduz diñodala) Zortziko aundijak (“Attonaren otoitza”ren bigarren atala, “Ostiral santu”, “Mattasun-indarra”, “Poz-agurra”, “Jesus’en Biotza’ri”. “Biozkadak”en lenengo atala, “Gudatean”, “Illeta-ersia” ta “Gaste askorentzat”) Zortziko aundijakin bat egitten dodaz “Gure erria”, “Bizitz menditarra” ta “Umetxo batek bere Zeruko Amari” (2’gn. atala), zortzikuak letz 18’gnian dabelako itzen bardintasuna. Eztodaz, baña, aurokaz bardinduten, errotikoz bost oindunak ixan arren, “Nere eresia”, “Lotsagabea”, “Attonak bere illobatxuari”, “Loreti” (1’go atala), “Biozkadak” (2’gn. atala), “Bai, erri gaxoa”, “Nere lagun zar bateri” ta “Umetxuak Zeruko Amari” (1’gn. atala). Lenenguak 19’gnian. dau bardintasuna, bigarrenak 15’knian, iru ta laugarrenak 13’gnian, boskarrenak 14’gnian., sei ta zaspigarrenak 16’gnian, eta zortzigarrenak, irugarrenak letz, 13’gnian. euki arren, berebiziko edertasuna dau: eapaldijetako irugarren neurtitzak, durunda-antzera, bigarren neurtitzaren bigarren atala berresten daula. Orixe’k Euzkadin idatzi eban: En la poesía “Umetxo batek bere Zeruko Amari” hay una estrofa nueva con dos versos repetidos y el tercero repetición del segundo hemistiquio o medio verso.

Edo neuk eztot ulertzen Orixe’k esan gura dauna, edo diñona oker idatzita dago. Nik ezin dodaz aurkitu orrek berresandako neurtitz bijok. Uste dot esan gurako daula: Hay dos versos de rima pareada y el tercero (verso) repetición del segundo hemistiuquio o medio verso del segundo (verso).

Orrela idatzita ba’legoke, zuzen legokian. Beratxubago neurtitzok onela neurtuten dauz “Orixe” jaunak: 5-4-4+5-4-4 eta onela dakraz Jauregi’ren ¡ai! itxirik.

Ama zegaitik ote daude-igartuak
atzo or nik pozez —jarritako— loretxuak?

Nik beste onetara irakurten dodaz ces[u]ra edo itz ebaitza dabela.

Ama zergatik —¡ai! ote daude— i-gartuak
Atzo or nik pozez-iarritako lo-retxuak?

Gero beste neurtitzkera bat dator zortziko txikijetan “Aurtxo batek Maria”ri. “Umezurtza”, “Artzai Neska”, “Loreti” (2’gn. atala), “Mater Dolorosa”, “Amonatxo eskean” ta “Itxasaldean”. Neurri batekuak danok, 12’gnian. Bardintasuna “Atozkit, Jesus” eta “Udaberria”ren lenengo atalak be 12’gnian dabe bardintasuna, baña eztira esandako zortziko txikijakin bat. Onek (zortzikuok) 7-5-7-5… arek, ordez 6-6-6-6 “Atozkit Jesus”ek 6’gnian be bai dau bardintasuna ta beste aldakuntzatxu polittak.

“Bergara’ko Jesus Gurutzetuari”, “Nere aurtxoa”, “Jaunartu aurrean” eta “Asis’tar Pantzeska”k 13’gnian dabe jauskera, baña ez gorago ixentau doguzan Loreti (1’go atala) ta abar letz. Oin diñoguzan onetan 7-6-7-6 da neurrija. “Nekazari gaxoak”, “Malentxu”, “Itxas-bazterrean”, “Antzerkia”, “Eskalea” ta “Guda ondoren” bakotxa bere neurrikua ta neurri zar-barri polittak batzuk.

Gorago idatzi dogu bost oindun euzkel-neurtitzak edozelan idatzi ledikezala azken-itzen jausikera bardiña eztabenian eta bost ointza bakotxaren ostezko atsedena aldatu ezik; esandako orixe biribilduteko beste uartxu bat egin-biarra dogu.

Ori orrela da neurtitzak cesura edo itz-ebaitza’rik eztabenian, baña ebaitza ori dabenian, ezta bardin batera nai bestera idaztia. Ikusi ledike Bizitz menditarra’ren azkenengo eapaldijan.

Neurtitz orrek ezin gendikez idatzi “Umetxo batek bere Zeruko Aitari” (2’gn. atala) letz, neurri batekuak ixan arren.

Cesura edo itz-ebaitza-ordez itz-erailketa ixango genduke, idatzirik.

neure bizitz men-
ditarra.

Ori ezin leitteke egin. Neurtitz-erailketea ixango litzake. Itauntzu bat olerkarijai: Neurtitz beraxen barruban be itz-ebaitza ori egittia egoki eta zuzena-ete? Edo beste eraz: Erabilli ete leike ta zelan euskeraz cesura edo itz ebaitza?

Amattu baño len akatz txikitxu batzuk duarkeguz. Artzaintxo ta Alai ta pakean astunegijak deritxaguz neurrijan, eresbatasun larregija dabelako.

Nere eresia’ren laugarren neurtitza iru oinduna ba’litz, atsegingarriagua litzakiadan; lau oindunak txarto emoten daunik eztesaket, baña irudunak obeto. Bardin diñot “Bai, erri gaxoa” ta “Nere lagun zar bateri” irakurrita. Seidun’en ordez bosduna. “Bizitz menditarra” eta “Gure erria”ren bosduna. “Bizitz menditarra” eta “Gure erria”ren irugarren eapaldijak alkar antz larregitxu dabe.

Azketsi, irakurle, lar luze ixan ba’naz; baña geyago ondiño zor yake “Biozkadak”ai. Jauregi jaunak egakada ederra egin dau eta ondiño gorago egin leike. Dagikela deritxagu: Atlantida, Mireia ta olakuen biarra-dogu. Jauregi’k bai-dau kemena orrenbesterako: Aralar, Errenderi ta “Azkorri”ri begiratu baño eztago. Sustarrai ta guna or dager.

Goi-goyan jarri ba’da, gorago ikusi gura dogu beren mattetasunez eta Euzkerearen mattetasunez.

Amattuteko ta bijotz-bijotzetiko poz agurraz diñotsagu:

Ekin lanean: Zure errayetan bizmen berriak
jarriko dizkitzu lanak
ta zure biotz gaste’tik berriz jaioko dira
seme ospetsu laztanak. (Errenderi)

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak