« Egamin | Lizardi’ri buruz »
Lizardi / (Liburu zehatzik ez)
Lizardi Larreko / Euzkadi, 1933-03-22
Goiz ontzen diren pikoak gutiziatzen zituen ene arimak
(Mich.7)
¡Bazinakite ene biozminaren andia, jakin nuelarik, Lizardi maitea, eri-andi zagola eta igandean erran zidatelarik zendu zela!
Orai duela bospasei urte, sukar ustelarekin eri-andi egonik, sendatu eta ain sendotu zen, non eta gerotik unat egin bai ditu euzkar lan ederrenak.
¡Biotz oneko gaste bat il da! Buru argi-argi argidune dunenetarik bat gustiago, euzkeraren alderako!
Euzkar-idazle andi bat gutiago.
Euzko-olerkari bat ain ona, non ta euzkaldun geyenak, ezin ezagutu dezakeguna; ezpaidakigu bide arrontetarik baizik ibiltzen.
Baño, ni gai ez izanik ere “Lizardi” zanaren euzkar-lanak argituz, eken edertasuna erakusten digutela.
Euzkar-olerkari gorenena dela, jakintsunek diote.
“Lizardi” adizkidearen alderako kezka bat banuen eta ura, berari adierazteko aldi onik izan ez dutalako, emendik nai nioke oroigarrizko itz bat bezala, zenari zuzendu. Euzkeraz idazteko bide berriak egiten ari zirela, orai duela urte bat edo; aditzen ez nituela erran nuelako, samurtu zirenetarik bat. Lizardi zena zen; bedere, ala uste dut.
Nik uste, erran nuenarekin ez nituela eta ez ditudala euzkar-lan ek gaitzetsi.
Nere asmo bakarra zen eta da, euzkeladun argieri begirautzue, oiu bat egin, oarrarazteko; ea bide berri orietan barna ibiltzeak, euzkera lantzen eta edertzen duen.
Nik erran nuenak etzuen eta ez du iñor tipitzen; nere errana-gatik bide berriak egokiak badire, ederrak ditezke.
Eta, ezbai ortan, azken itza nagusien.
Ni orduan ixildu nintzen eta aldi on baten begira nindagon, “Lizardi” adizkideari, itzez eta ixilik nik uste dutana adiarazteko.
Baño; ¡jainkoaren bideak bertze gisaz izaki!
“Lizardi” maitea gazterik zendu zaigu; gogo argidun asko gazte-gazterik il izan ziran bezala.
Gusiez buruan; buru erne bazuen, miñik ederrago dena, biotz oneko kristaua zen.
Jainkoak gasterik bereganatu du, bere baitarako ondurik aurkitu duelako.
Jainkoak saritu du, biotz oneko gizoneri eskeindurikako betiko zorioneko atsedenarekin. Ala bedi.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez