kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Lizardi’ri buruz / (Liburu zehatzik ez)

Lizardi’ri buruz Artiz'tar Xabier / El Día, 1933-03-24

Egun auetan amaika idazkaldi eragin die euskaltzaleei Lizardi aipatuaren eriotzak. Biotz-ondokoa, ta ez makala ala ere, euskera maite degunontzat, aren eskutatze ori (G.B.) Nik, irakurle, etzaitut aspertu nai nere biotz-samiña zenbaterañokoa izan dan azalduaz: iñori zabaldu gabe ere agirian degu guztiok eriotz orrek ekarri digun gogo gana.

“Lizardi”-ren izena noraño edatua zegon, oraintxe agertu zaigu. Zaratarik gabe euskaltzale guztien biotzetan sarturik zenuan eta begi guztiak ari begira itxaropen osoz genituan. Orregatik guztiok euskera-gaietan Irakasle nagusienetakotzat jo degu bera. Atseden bedi betiko “Argitan Irakasle ona”.

Orain Lizardi’ren asmoak aurrera eramaten naikoa lan izango degu. Etzaigu joan izan ere itzik esan gabe; berak biderik asko zabaldu digu ta nundik jarrai erakutsi ere, ederki asko egin digu. Aren amesik aundiena, euskera “zernaitarako” gauza egitea izan dezu ta bere “Txindurriak” izeneko azken-lenean ere, ames ori garbi azaltzen dizu. ¿Nundik asi baña? ¿Nundik jo orretarako?

Eztezu Lizardi erakutsiak erdizka ematen dituztenetakoa. Zer egin esan ba-dizu, nundik lan ori biribilduko ere, azkar asko agertuko dizu. “Erderazko idaztirik irakurri dugunean, aren mamia erakus genezake euskeraz, dio berak. Ez itzez-itz emana”… Auxe dizut nik zuri esangai, irakurle ta auxe zuk jasoko ba’zendu nai.

¡Bai ederki azaldu ere bere gogo au alako neurtitz guren aietan:

Ez adi beldur, ene Maiteder:
baserriz landa nai aunat ager
arazi, bazterrik-bazter,

arroki; ezpaitun ezer
lurbiran ederrik i bezain eder!

Jainkoak beikigu ames gozo au. Bera lagun goldatu ditzagun euskararentzako sail berri asko Lizardi’k erakutsi antzera. Zerbait ikasi duanak azaldu beza euskeraz ikasitako oro. Irakurri dezuna gogoan batu ta euskeraz jantzi ezazu. Itzez-itz euskeraltzeko eztezu edozein: orretarako esku oso landuak bear; baña erderaz irakurritakoa norberak bere aokeraz euskal jantziz azaltzea, ori askok egin dezakena dezu: ta ortik gure elea aberastu bearko degu.

Orretarako euskel-idazle askok lotsa eta beldur geiegia, kendu-bearra degu. Erderaz diardugunean izan ere, askoz arroxkiago jardun oi-degu: baña euskeraz asten geranean oso bildurti gaituzu. Gure itz ala joskeratan, erderakadarik sortuko ote zaigun bildurrez beti: ta bildur onek euskel-lanetatik urrutiratu egiten gaitu bear baño geitxoago.

¡Ez al-dakizu galburua nola etorri oi-dan? Azia erein-ondoren, belartxo asko lenbizi ta lasto-sail aundia gerotxoago bota bear dizu lurrak galbururik ekarriko ba-du. Ta lasto luzearen gañean azkenik galburu-xorta goxoa gari-aletxoz ornitua.

Ikasi dezagun ortik euskeltzaleok ere, Euskerak askoren idaz-lan ugaria bear dizu. Lan oietan lastorik asko izango degu, baña ez bildurtu: lasto askoren buruz galburutxoak ere pixkanaka sortuko zaizkigu an-emen euskal-ore gozoa egiteko.

Esnatu gaitezen bada aspaldian euskal-lanak utzita geundenok ta alegindu lenez gain esna zebiltzanak. Guztion arten Lizardi’ren utsunea beteko al-degu erdizka bada ere. Auxe dizut gogo irakurle; gaurko asko degu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak