kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Egamin / (Liburu zehatzik ez)

Egamin J. Zubimendi / El Pueblo Vasco, 1933-03-19

(Lurmiñak ditu utziak Yainkoz da betea)

Ala zion Lizardi ospatsuak atzena egindako olerkiaren zati batean. Etzuan asko usteko itz auek idatzita egun gutxi barru “Yainkoz betea” bera arkituko zanik.

Ziñets gaitza zait. Amets zital bat ote dan zalantza. Baña egunen igarotzeak zinistarazten dit.

Agirre berdingabeko euzko-olerkariak betiko utziko gaitu.

Egun batzuek baziran gaxo zegoala; baña bere adizkide on batek zionez, gaitza gogorra bazan ere, menpetuko zuan. Ortan zeuden nere usteak. Orrela, eriotz inguruan zegoala izparringi batean irakurri nuanean. “Lauaxeta”-kin Bilbo’n arkitu nintzan ta onela nion: “Geitxo jarri dezute; ez da orrenbesteko gauza”. “Zuk diozuna balitz obe” erantzun zidan.

Eta igandez, “¡Lizardi il da!” entzun nuanean malko iturri biurtu ziran nere begiak. Ezin zinistu; baña egia izan.

Udaberri inguruko igande batean, aingeru sail batek Joseba Mirena’ren gogo zuria, abesti artean zeruratz eraman digute.

Astebete lenago, irrasayotako urteburua zala-ta “Egamin” izendatutako olerkia bidaltzen zidan. Berakin idazti maitati bat.

“Gutxi bederik aurrerantzean ere lagunduko diat” —zion azkentzan. Ta bere naya, ludi ontatik beintzat ezin osatuko du.

Bere olerki xamur berririk ez degu geyago artuko. Goyagiz asetako lan berririk ezin egingo digu Lizardi’k.

“Egamin” du bere atzeneko lana. Nere mai-kutxan gordeta eukitzen oben bat daritzait. Zoriona neretzat bakarrik opatzea añaxe. Guziak ezti ontatik daztatzea nai det eta ona Lizardi’ren atzen olerkia:

Yaunarenean nago
zentzuak ezin bil.
Elizaren sabela
bakar dago ta ixil.
Otoitzerako giro,
baña ni txoratil…
Leyotik, ari xea:
egun berria aril.

Ari xea begian
ta idurimenean
ari baitut xirika
kilimagiñean,
burruka bat sortu zait
eztia, barnean:
egamin ta geldimin
naiz, aldi berean.

Badakusat, iduriz,
gelan lekaidea.
Aren eginbearra,
epez ikastea.
Gorputzaren osasun,
ariman pakea,
lurmiñak ditu utziak,
Yatukoz da betea.

Egun, leyo-aurretik
txintaka txoria;
aren urren, ausardiz,
mayera iguzkia…-
Mundutikan ez ba’lu
beste geznaria,
uste dezake dela
atsegintokia.

Ari xea berriro
begitaratu zait;
geldimindua nadin
beldur dugu nonbait;
badakartzit gogora
ikuskizun zenbait,
elizaz nondik nora
eragingo gogait.

Biotzetik datorkit
orain oyartzuna:
“Eliz-leyo ñabarrak
“iragaz-eguna.
“Atarian zakarra,
“barneon biguna;
“emen lore gorri, ta
“kanpoan asuna!…”

Egun berri makurrak
ezin etsi baitu,
argi-aria ugolde
biurtua dizu.
Erauntsiak eraso-
ta galdua nazu;
berriro zait ernetu
gogoan Urkizu.

Etxean, mendiaren
bixkar-bixkarrean,
usoak dirudite
tellatu-ertzean,
urruma ta yolasa
elkarren artean,
soin zuriak nabari
zeru gardenean!

Egamiñak erretzen
“ematen” dut egin:
otoi labur bat, eta
atarira nadin.
Zer burubide duk au,
txoro egonezin!
Pake goxoa utzita,
nora duk egamim?…

Egamin itzan, ene adizkide, ta urrezko egaz betikotasunera iges egin dek. Baña goizegi oraindik. Ira bearrik geyena gendun garayan.

Nork egin bear dizkin orain ire lan eztiak?

Zeñek sendotuko dik ik aña gure ele zar au?

Iges egin diguk bearreneko garayan; gure izkuntz maite au bear luken goi-mallaraño igotzeko ire indarren bearrean gaituk.

Ik ainbeste maite ukan izkerak negar dagi ta berakin euzko seme leyal guziak.

Egamin itzan ta utzi gaituk. Jaunaren altzoan adi betiko.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak