« Belarria eta begia | Bizitzaren zipristinak »
Ihesa / Jim Thompson (J. Ziganda) / Igela, 1991
Ametsa, eskizofrenia, ihesa Aitor Zuberogoitia / Argia, 1993-10-03
EEBB, depresio garaia. Gehiengo zabalarentzat amets amerikarra bere horretan geratu da: ametsean, errealitatea guztiz bestelakoa baita. Eta eguneroko amesgaiztoari aurre egiteko, menu ederra eskaintzen du aukeren herrialdea bide denak: lantegi arreren batean egunero hamar orduz lan eginez suizidatzea, norbere irudimena bulegoko lau hormen artean alferrik galtzea… Batzuek, ordea, dela aukerok onartzen ez dituztelako edo dela aukeratzeko modurik izan ez dutelako, guztiz bestelako jokabidea daukate: errebolberra gerri ondoan paratuta, patua euren kasa moldatzea erabaki dute.
Kinka hau hartzen du abiapuntutzat Jim Thompson idazle iparramerikarraren “Ihesa” eleberriak.
Banku batean lapurreta egin duen bandaren istorioa eta Mexikora iritsi arteko ihesaren gorabeherak papeleratzen ditu Thompsonek. Ustez gaizkile direnen munduaren atea zabalduko digu bide batez; idazleak haren ankerkeria erakusten digu, baina baita euren kode bereziaren berri eman ere, maiz “jende arrunta” baino bihozberago direla argi utziz.
Doe eta Carolen ihesa hartzen du oinarritzat istorioak. Bi hauek lapurretan lagun izan zituztenak garbitu eta Mexikoko bake mitikoaren bila abiatuko dira. Bidea ez da erraza, ordea. Batetik, polizia saihestu beharko dutelako; eta bestetik, euren arteko harreman konplexuak gauzak gaitzago egingo dituelako: zeharo maiteminduta daude eta aldi berean beti elkarrenganako mesfidantzaz.
Azkenean Mexikora iristea lortuko dute, eta baita hango bake mitikoa amets hutsa zela frogatu ere. Ideia bi islatzen dira, funtsean, Thompsonen lan honetan: bat, pertsona ororen izaera eskizofreniko eta anbiguoaren erretratoa, guztiok inor baino samurrago edo gaiztoago izan gaitezkeela frogatuz. Eta bestea, ametsen eta errealitatearen artean dagoen amildegia: ezen etsaia, inon egotekotan, gure baitan baitago, eta ihesa ezinezkoa da.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro