kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Zero / Aitor Zuberogoitia / Jakin, 2024

Humanismotranshumanismo… Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-03-30

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia fikzionalizatu batekin hasten da eta zati handiena hori da. Liburuaren muina Orlacheko Gerbert elizgizonari buruzko biografia nobelatua da. Haren ibilbideari jarraituta ezagutuko dugu nolakoa izan zen IX. mendetik X. menderako aldaketa.

Gerbertek ekarri zuen lehen aldiz Mendebaldera Ekialdean erabiltzen zen ‘zero’ zenbakia. Hala ere, bi mende geroago hasiko ziren horren inguruko hurbilpenak egiten; harekin zetorren ‘hutsa’ kontzeptua ez zen guztiz ekarriko.

Gainera, milurtekoaren aldaketa hartan gertatutako munduaren ikuspegi aldaketa ere ezagutuko dugu protagonistaren ibilbideari jarraiki. Honek guztiak gure milurteko aldaketak ekarri dizkigun gorabehera teknologiko eta kontzeptualekin zerikusia du, jakina.

Jakin-min handiko gazte bat aurkeztuko zaigu hasieran, ezagutzeko eta ikasteko gose handia zuena, eta bere hil arteko bidaia fisiko, intelektual eta sozialaren berri emango zaigu, Aita Santu bihurtu artekoa izango dena.

Lan honetan agertzen den zenbait kontzepturen bidez zertzelada batzuk aurreratuko ditugu saiakera filosofikoari begira. “Teknologia ez da neutroa, ez da erreminta edo euskarri huts, pertsonen arteko komunikazioa eta gizartea bera moldatzen dituelako”, irakur dezakegu. Egileak etorkizunari begiratzean makina eta gizakiaren arteko sinbiosiarekin batera sozializazioa eta kultura ere kontuan izan behar direla azaltzen du. Enpatia, arreta edo intentzioa aipatuko ditu eta adimena, kontzientzia edo existentzia ere agertuko dira. Era berean, zeroa eta hutsa kontzeptuen inguruan jarduten du eta hilezkortasunaren ideal humanista muturrera eramateak humanismoari amaiera ekar diezaiokeela dio, Homo Deus-aren agerpenarekin.

Reincidentes musika taldeak La historia se repite kantatzen zuen XX. mendearen amaieran eta horrela hasten da liburu hau: “Ziklikoa ei da historia”. Aitor Zuberogoitiak Jakin-ekin argitaratu berri du Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian. Lan honetan etorkizunari buruz gogoeta egiteko proposamena egiten zaigu, iraganari begiratuta. Izan ere, esaera zaharrak dioen moduan, atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak