« Haurtzaroko ipuina, helduentzat berrasmatua | Desobedientziaz »
Etxe bat norberarena / Yolanda Arrieta / Alberdania, 2024
Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-03-16
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut, azkenean!
Azaletik hasita egin zait iradokitzailea. Izenburuak Virginia Woolfen Gela bat norberarena liburuari egiten dio erreferentzia. Eta Miren Agur Meabek idatzitako Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena testuarekin gogoratu naiz ezinbestean. Azaleko irudiak perfektua ez, baina konpletoa den etxe bat erakusten digu.
Emakume eta sortzaile euskaldunak gela bat nahikoa ez eta etxe osoa izatea aldarrikatuko du Arrietak liburu osoan. Etxea, espazio fisiko gisa ulertuta. Eta, etxea, zentzu metaforikoan hartuta: itzultzeko leku bat, sortzeko leku bat, babesteko leku bat. Eta norbere maiteak (ez) hartzeko leku hori: izan ere, bakarrik bizitzeko hautua egiten duen Idazle Andrea da gure protagonista: langilea, formala, askea eta irudimentsua.
Emakume idazle euskalduna izateko egindako hautuak dituen albo kalteak ere salatzen edo bistaratzen ditu: prekarietatea, burokrazia, Ticketbai, mundu garaikideko erritmo eta presak, beti emaitzari begira egon beharra… Baina umorez ari da, eta negarretik urruti irribarreka irakurtzen da liburua.
Kontakizun nagusitik abiatuta beste hainbat gai ukitzen ditu idazleak: zaintza lanaren zama eta nekea, amaren heriotza, zahartzaroa… Azken gai honi buruz Mari Luz Estebanek eta Arantxa Urretabizkaiak egindako ekarpenak ekarri dizkit gogora: Andrezaharraren manifestua eta Azken etxea.
Idazleak berak esana da entsegu poetikoa dela liburua, sentipentsatzekoa. Hirugarren pertsonan idatzita egonagaitik autobiografiatik asko duena, gainera. Hibridoa da, klasifikatzen zaila, hitz bakarrean laburbiltzeko ezinezkoa. Eta horrek bereziki interesgarria eta aberatsa egiten du testua. Aberastasuna estiloan ere nabarmena da: horizontalean idatzitako atalak bertikalean idatzita dauden zatiekin tartekatzen dira. Ahozkotasunetik gertu dauden eta erritmo bizia ematen dioten errepikapenez, zerrendaz, onomatopeiaz betetako orrialdeak aurkituko ditugu. Eta Arrietak hain bereak dituen hitz jolasek osatzen dute kontakizuna. Manifestuaren indarra eta poesiaren sotila ditu testu motz baina sakon honek.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi