« Ezeren zain | Hitzen bila »
Rubaiyatak / Omar Khayyam (Joxemari Iturralde) / Erein, 2001
Musulman errebeldea Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-10-13
Ornar Khayyam (1050 inguruan-1123) matematikari, astronomo eta poeta Pertsian jaio eta hil zen. Filosofian, matematikan eta astronomian egindako lanengatik zen ospetsu. XIX. mendean E. Fitzgeraldek bere Rubaiat poemak itzuli zituenean (itzulpen egokitua) ezagutu zen Europan haren poesia, bizi zelarik ere ez baitzen asko zabaldu, agintarien beldurrez.
“Biharkoak zer dizun gorderik ez dakizunez, saia zaitez gaur zoriontsu izaten. Har ezazu txarro bat ardo, ilargiaren argipean eser zaitez eta edan ezazu pentsatuz agian bihar ilargia alferrik arituko zaizula bila”. Liburuko kontraportadak jasotzen duen Omar Khayyamen aipu ederra da hori, Joxemari Iturraldek euskaratua.
Testu gehiago idatzi bazituen ere, Rubaiyatak da gugana iritsi den Omar Khayyamen liburu bakarra. Eta Homero eta Ovidioren itzal neurria ez izan arren, erreferentzia da Omar Khayyam, batez ere bi azken mendeetako irakurleentzat. Autobiografikoak dira bere poemak, pertsona kultu eta iraultzailearen hezurdura, Korana itxi eta meskitetara ez doan, garaiko musulman jauntxoen kontra dagoen lagunaren izaera zoragarriki agertzen dutenak.
Joxemari Iturraldek (Tolosa, 1951) Bilbon POTT banda literarioa osatu zuen (1977) beste idazle batzuekin batera: Atxaga, Sarrionandia, Juaristi… Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna da (1985) Orixe Institutuan. Ia hogeita hamar urte dira idazten eta argitaratzen hasi zenetik eta sari bat baino gehiago jaso du harrezkero. Azkena, Kritikaren Saria.
Hona hemen berak idatzitako zenbait liburu: Dudular, Pic-Nic zuen arbasoekin, Nafarroako artizarra, Londresen nago aitonarekin, Filipinetan bizi den idazlearen kontuak, Izua Hemen, Bederatzi gutun t’erdi, Lehen amodioa Suedian, Kilkirra eta Roulottea, Euliak ez dira argazkietan azaltzen…
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez