« Inoiz faszikuluka salduko ez den hiztegia | Hutsaren zain »
Hitzak eta giltzak / Iñigo Aranbarri / Alberdania, 2001
Hitzen bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-10-20
Ez dago nire ohitura sendo eta egunerokoen artean euskal hitzei buruzko liburuak irakurtzea. Aitor dezadan noiz edo noiz eta hala beharrez hiztegiak irakurri egiten ditudala, egunero hainbat hitz irensten ditut, nobelagile greziar baten detektibe ezagun batengandik ikasi bezala: egunero hitz zehatz batzuk hartu eta zilipurdika ipini haiek. Badakit Iñigok eta beste askok idatzi dituzten tankera horretako liburuek meritua dutela, hitzen atzetik ibili baitira halakook, nola ehiztaria galeperren atzetik, galsoroetan barrena. Baina halako liburuak irakurri ondoren, halako idazleek hitzen bilatzaile ez garenoi —urre-bilatzaile ere ez gara eta ez da ezer gertatzen—, errieta egiten digutela iruditzen zait, gu ez garelako ohartu haiek ohartu direnez. Eta tontotzat hartzen gaituztela ere bai, haiek guk ez dakiguna dakitelako, ezkutukoa argitu balute bezala. Ez da Iñigo Aranbarriren kasua, bera gizon umila baita, azkoitiarraz gainera. Hitzek, euskal hitzek liluratu egin dute, sorgindu, nola lamiek marinelak, hitzek ipuinak esaten baitizkiote entzun nahi dutenari, baina erotu ere bai, noski.
Lilurapean idatzitako guztiak literatura bihurtzeko arriskua du, eta nago Iñigo Aranbarrik, lehentxeago Anjel Lertxundik edo Koldo Izagirrek, literatura egiten duela, eta literatura ona, esango nuke. Testuak ondo, oso ondo, idatzita daude, eta alde horretatik ez dute ez irakurtzeko aitzakiarik. Tonua ez da beti bat, batzuetan idatzitakoak ipuinaren antza hartzen du, eta bestetik saioa benazko, pisu eta lodiarena. Abiapuntua, gehienetan, idazlearen beraren esperientziako anekdota bat da, subjektiboa eta arbitrarioa beraz, baina halaxe izaten da gehienetan idazlearen abiapuntua, zerbait esan nahi duenean. Saio antzeko testuak, esan dut, astunagoak dira, helburu didaktikoa baitute, ezer baino lehenago. Baina besteetan, ipuinaren antzekoetan, harribitxiak daude benetan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez