kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Godoten esperoan / Samuel Beckett (Juan Garzia) / Alberdania, 2001

Hutsaren zain Javier Rojo / El Correo, 2001-10-24

Samuel Beckett-en “Godoten esperoan” antzerki lan ezagunaren euskal itzulpena dugu eskuragai. Absurdoaren antzerkiaren testu fundatzionaleko bat dugu liburu hau eta, funtzio hau betetzen duen aldetik, ezinbesteko bihurtu da XX. mendeko literaturan. Izan ere, honelako lan baten aurrean ez du inolako zentzurik ona ala txarra den galdetzeak, haren ondoren antzerkia, genero bera, aldatu baita, eta, honen ondorioz, literaturaren historian bere tokia baitauka.

Gai, liburu honetan gairik badago, bestaldetik, oso ezaguna da. Pertsonaia batuzk, Estragon eta Vladimir, Godot izeneko pertsonaia misteriotsu eta ezezagunaren zain daude, eta bitartean, denbora betetzen dute hitzekin. Abangoardiako artearekin gertatu izan den bezala, lanari koherentzia ematen dioten elementuen faltan, antzerki honen irakurle-ikusleek hutsa esanahiz betetzeko ahalegina egiten dute, halako moldez non, zenbat eta inkoherenteagoa izan, hainbat eta esanahi sakonez beteago aurkitzen baitute testua. Eta abangoardiako logikari jarrituz, esanahi gabeko hitzez osatutako hizketaldi esanguratsuaren atzean ezereza dugu. Izan ere, antzerki honetan zerbait egotekotan, harridura dago, bere inguruan ezereza baizik sentitzen ez duen gizakiaren harridura, jainkorik gabe umezurtz.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak