« Ihesi | Ahanzturaren artxipelagoa »
Sabino / Luis Haranburu Altuna / Kriselu, 1986
Sabino Mikel Mendizabal / Argia, 1987-04-12
Jarraitzen du Haranburu Altunak zenbait pertsonaia historiko aurkezten gure herriaren ezagupena piskat handitu nahiean, eta hau egiteko ez dira modu asko izango antzerkia bezain bikainak. Duela bi aste nazionalismo aurreko pertsonaia bezala Zumalakarregi azaldu bagenuen, oraingo honetan Sabino Arana aurkezten digu Aranburu Altunak eta esan beharra da bere egoera historikoarengatik edota aurkezten den pertsonaia ez delako bestea bezain karismatikoa, gauza da ez dela hain bizia azken liburu hau.
Obra guztian zehar, Sabinoren traiektoria politikoa azaltzen da, hots, foralismotik nazionalismora, eta hiltzerakoan nazionalismo bare batera pasatzeko. Bertan bere ezaugarri politiko nabarmenak agertzen zaizkigu: arrazismoa, bizkaitarrismoa, Euskadiren konzepzio federalista, nazionalismoa, bere izaera matxista…
Sabino hilzorian dagoela agertzen zaigu liburua sarrera gisa, ondoren bere hasiera nazionalista azaltzen da biografia moduan: borroka amorratua elkarte nazionalista bat sortu nahiean, emigrazio ikaragarriaren aurkako joera, bizkaitarrismo porrokatua, hizkuntzaren babesa etabar luzea. Amodiozko istorio txiki bat agertzen zaigu ere, nahiz eta protagonistak neska ukatu “Gonzalez” zuelako abizena.
Pertsonaia gogorra zen Sabino, hala agertzen zaigu behintzat obra honetan. Bertan ere nahiko aztertzen da bere anaia Luis. Hau pertsonaia hain erradikala ez izanik ez bakarrik politikan, bizitzako beste zenbait gauzetan ere, askoz konsekuenteagoa izan zen beste zenbait alditan, adibidez euskararen erabilpen soila defendatzean edota Sabinoren bizitza bukaeran nazionalismoaren baretasunaren aurka agertzen denean; hots pertsonaia azkarragoa bezala agertzen da Luis.
Obrak bi parte nagusi ditu, orohar hamar ezena desberdin izanik. Ezena bakoitzeko hasieran bertso batzu botatzen dira sarrera moduan.
Pertsonaia historikoan datza obra honen nagusitasuna, Sabinoren garrantzi politikoa uka ezin bait da. Hala eta guztiz,- lehen esan dudan bezala, izan zuen bizitzarengatik edo, gauza da Zumalakarregiren obra entretenigarriagoa zela. Oraindik hori bai, Loyolaren pertsonaia falta zaigu aurkezteko honela Haranburu Altunaren triologia osatuz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi