« Sei ipuin amodiozko | Atabala eta euria »
Ez da pale egiteko oldua / Alfonso Sastre (Goaz taldea) / Susa, 1986
Ez da pale egiteko oldua Iñaki Camino / Argia, 1986-06-15
Carabanchelgo kartzelan idatzi zuen Alfonso Sastrek antzerki labur hau. Lana erdaraz idatzi zuen, eta beldur zen bera bertan ageri den argot madrildar hori euskaratzerakoan maskalduko ote zen, baina Goaz antzerki taldekoek dioten bezala, ez da halakorik gertatu. Antzeslana Cuba Espainiako kolonia zen garaian girotzen da. Gizakiaren barne arrazakeria salatzen du erabat txiste eta umorearen bidez, oso interesgarri erizten bait zion Alfonsok egoera hori motibatzeari. Denbora guztia barrez pasa duen ikusleak barre horrengatik lotsa sentitzea litzateke antzerkiaren helburuetako bat.
Eta hala da zinez, guk barrea baino, askotan negargurea senditu baitugu. Ballekaseko bi madrildarrek txinatar gaizkile bat kontu egin behar dute borreroaren eskuetara eraman arte, baina bidean hanka egiten die txinatarrak, eta borreroari norbait eraman beharrean gertatzen direnez, beste txinatar errugabe bat harrapatzen dute lepoa egin diezaioten, berek berekikoak kito uztearren. Obran barrena, txinatarra isilik ageri da denbora guztian, pertsona izakera ere kasik ukatzen zaiolarik, latzak dira gertakizunak beren umorean ere, txinatarra eginbide bat bestetik ez da ballekanoentzat, animalia batek baino gehiago balio ez duelarik. Barrearen ondorengo samina sufriarazten duen obra dugu Sastre zaharrarena.
Goaz antzerki talde debarrak antzesten du egunotan ia ia Euskal Herria guztian gaindi. Susatarrek euskal antzerkiari eginikako mesedeetariko bat argitarapen hau ere.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez