kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sei ipuin amodiozko / Xabier Mendiguren Elizegi / Susa, 1986

Sei ipuin amodiozko Iñaki Camino / Argia, 1986-06-08

Xabier Mendiguren sari literario ugari irabazten ari den gazte beasaindarra dugu, antzerki, ipuin nahiz olerkien idazlea. Dena den orain artean ez zuen ezer liburu antzean argitaraturik, eta orain kolpetik bi liburu kalera ditu, bata hemen aipatzen ari garen hau, eta bestea antzerkia, hori ere Susa argitaletxean, “Kanpotarrak maisu” izenez eta aurki aterako dena.

Eutsi diezaiogun ipuin bilduma honi orain. Sei ipuin eta gainera amodiozkoak, ederki saltzen den generoa beraz. Aurrena lehen ere Susa aldizkarian irtena da, “22 ebaki” du izena, eta maitasunaren doinu ezkutuenen indar errausleari segitzen zaion beratasunaren laburtasunaz dihardu, asebete ezinaz.

Bigarrena “Udak dakarrena udak daroa” dugu, hainbeste udatan adiskidetutako laguntxoaz hau. Hondartzan irakurtzeko aparta. Azken egunean presek eta oker ulertutakoek telefonoaren zenbakia eskatzea ezinezkoa egiten duten modukoa dugu gutxi gora behera ipuin hau. “Nenufare zuria” India inguruan gertatzen da, maitasun ezinezkoak, gote eta erregeen alaba xarmantak, nenufareen botere zorabiagarriak eta basoko maitagarriez beterikako ipuin tradizionaletan oinarrituta, bukaera bereziko saiakera.

“Perla beltza” berekoitasunak sortzen duen minbizia zenbaterainokoa izan daitekeen erakusten digun ipuia dugu, Karibe inguruko kostetan kokatua, perla biltzaile istorio. “Un petit cadeau pour madame” aristokrazia jendearen artean usatzen diren amodio eta prostituzioen berri erakusten digun ipuina dugu. Senar dirudun gizena, sexuaren arloan emaztea asetzen ez duena e.a. Erregali garestiak, bisoiak eta odola.

“Amuña Margarita” dugu azkena, ipuin modernuaren antitesia, etxean guraso zaharren artean bazkalondoan maiz aditu ohi diren istorio zaharren kontaera dugu, garai bateko Dosnostia burgesean kasinoan ibiltzen ziren galai dotore horietako batek bertako jostun xehe batekin izandako abenturak ditugu. Iharduera tradizionalean jositako kontaera.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak