kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ipuin berde berriak / Askoren artean / Eguzki-zaleak, 1998

Bide berriak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1998-12-12

Ipuin berde berriak iragan urtean Eguzki taldeak berak argitaratutako liburuaren bigarren emaitza da. Orduko hartan, Eguzki taldeak ipuin bilduma bat kaleratu zuen, Ipuin berdeak izenarekin. Liburu haren gai nagusia ekologia zen. Ekologiaren inguruko gaiak jorratzen zituzten istorioak, zehazkiago. Badirudi orduko ahalegina ongi atera zela, eta Eguzki taldeak Durangoko Azokarekin irakurleontzat hasi den denboraldi honetan ipuin bilduma berri bat aurkeztu du.

Oraingoan, aurreko liburuan kanpoan geratu ziren ipuinak eta beste berri batzuk biltzen dira. Eta aurrekoan bezala, oraingoan ere merezi du irakurtzea. Denetik aurki dezakegu bilduma honetan ere: ekologiaren inguruko ipuin klasikoak, kontakizun irreberenteagoak, bukaera orijinala duten istorioak…

Idazleen artean ere, mota eta era guztietakoak aurkitzen ditugu: Xabier Amuriza, Harkaitz Cano, Edorta Jimenez, Xabier Arzelus, Rafael Castellano, Joxemari Carrere, Amaia Lasa eta Antxon Gomez. Niri, bereziki, Harkaitz Canoren, Xabier Arzelusen eta Antxon Gomezen lanak gustatu zaizkit, ekologiaren gai zabalaren inguruan duten ikuspuntu eta izpiritu irreberenteagatik.

Gai batek, eta gai horren inguruko ipuin bilduma batek, honelako ikusmoldeak inongo arazorik gabe onartu eta jasaten baditu, gai horren osasuna ona dela esan dezakegu, inongo beldurrik gabe. Gai guztiek, eta serioak eta garrantzitsuak direnek gehienbat, honelako haize berri eta freskoa behar dute. Eta literaturaren ikuspuntutik ere honelako ahaleginak eta lanak beharrezkoak dira.

Askotan, argitaletxeen eta erakunde publikoen lan soila liburuak argitaratzea bakarrik dela uste dugu. Baina literaturak, bere zentzu zabalenean, ez ditu mugak ulertzen, edo ez lituzke ulertu behar, ez gaietan, ez tratamentuetan, ez generoetan, ez formatuetan eta ezta argitalpenetan ere. Ondorioz, euskal literaturaren egoerak Eguzki taldeak egindako ahalegina bezalakoak beharrezkoak ditu, bai bere gaiak —kasu honetan ekologiak—, eta baita literatura bera ere haize berriekin nahas daitezen.

Nik, behintzat, beti sentitu izan dut ahultasuna honelako lanen aurrean. Gai bati hamaika alde ikustea, nahastea, buruz bera jartzea, gaiarentzat, literaturarentzat eta gizartearentzat ere osasungarria iruditzen zait. Kasu honetan ekologia da gai nagusia, baina beste aukera eta adibide askorekin gauza bera egin daiteke, bai gai arruntekin eta baita gai korapilatsuekin ere.

Horrela, hemendik Eguzki taldea animatzen dut hurrengo urteetan ere ahalegin bera egin dezaten, beste idazle batzuk gonbidatuz eta saiatuz gaiaren beste ertzak aurkitzen, ziurra baita hainbeste defendatu eta maitatzen duten kausa beharrezkoa indarberritua aterako dela.

Halaber, beste elkarte eta taldeak ere animatzen ditu gauza bera egin dezaten, beren taldeen eta lantzen dituzten gaien osasunaren aide, baina baita euskal literaturaren osasun hobearen alde ere. Horrelako taldeak soilik ez dira literaturaren beharrean;literatura ere horrelako taldeen indarraren, gogoaren eta bultzadaren beharrean da.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak