« Hiri itxia | Jatortasunaren inguruan »
Martin Ugalde, leialtasun baten historia / Anjel Lertxundi / Andoaingo Udala, 1997
Publizitate gutxiko gasolinarekin Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1997-07-19
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko epaimahaiak, aho batez, aurtengo Ohorezko Aipamena Martin Ugalderi egitea erabaki zuen. Lehendik eginiko bi ohorezko aipamenetan bezala —Eskualduna – Herria aldizkariei eta Espainiako Gerra garaiko eta aurreko euskal kazetariei egindakoak hurrenez hurren— oraingoan ere “euskal kazetaritzaren iragana eta etorkizuna uztartu nahi izan zituzten Epaimahaiak eta Andoaingo Udalak”. Ohorezko aipamen hori Ugalderi egiteko, hiru arrazoi azpimarratu zituen epaimahaiak: “1. Erbestean nahiz Euskal Herriratu ondoren, Martin Ugalderen kazetari senak lekuan lekuko izaten jakin du. 2. Martin Ugalde aitzindari izan da euskal kazetaritzaren profesionaltasun bidean: euskal kazetaritzak egitura iraunkorrak behar zituela ikusirik, eskergarria da langintza horri eskaini dion ahalegina. 3. Martin Ugaldek garai bateko euskal kazetaritzaren ekarria eta gaurko kazetaritza berriaren premiak uztartu ditu, ekimen eraginkor eta doan batez”. Zalantzarik gabe, epaimahaiak aipatu bezala, bada beste arrazoi ugari ere Martin Ugalde omentzeko baina ez dugu hau horretarako lekua.
Dagoeneko hainbat aldiz erakutsi digun bezala, abila dugu Anjel Lertxundi glosak idazten. Gogoratu, bestela, Letrak kalekantoitik bikaina edota berriki Drakulari idatzi dizkionak. Oraingoan, Martin Ugalde: leialtasun baten historia izenburupean, beste hogeita hamar glosatik gora irakurri dizkiogu oriotarrari, eta esan behar beste behin ere irakurlea liluratzea lortu duela Lertxundik. Ugalderen handitasuna eta Lertxundiren luma, biak elkartu dira lan honetan.
Hiztegi moduan, A-tik Z-rainoko bidea eginez antolatu ditu Lertxundik glosa hauek eta, bidean, irakurleak zerbait gehiago ikasteko aukera du Ugalderi buruz. Lehen esalditik hasita —Denon askatasunak egiten gaitu libre— irakurlea harritzea, liluratzea eta Ugalderekiko miresmena areagotzea lortzen du Lertxundik.
Laburra da liburuxka hau, glosa gehienak bezala. Gu ere laburrak izango gara, irakurleari Lertxundiren Martin Ugalde hau irakurri ahal izateko denborarik ez lapurtzearren. Dena dela, amaitzeko, Ugaldek EGUNKARiAri buruz idatzitakoak gogoratu nahi ditugu liburu honen bidea ezagutarazteko. Egunkari honek “publizitate gutxiko gasolinarekin” egin duela aurrera dio Ugaldek. Gauza bera ari zaio gertatzen liburu txiki bezain handi honi ere. Irakurle gehienek ez dutela ezagutzen, alegia. Eta hori, liburuaren kalitatearekin lotuz gero, penagarria da.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez