kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Urruzunotarren emaitza berriak / (Liburu zehatzik ez)

Urruzunotarren emaitza berriak Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1993-10-03

Idazle “urruzunotarren” (Lurdes Otaegik asmatutako neologismoa da, ez nik sortua) lanen arteko aukera berria eskaini digu aurten ere, zintzo-zintzo, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Zerbitzuak. Eta, urtero bezala, hitzaurre dotore bat daukagu urruzunotar gazteen poema eta ipuinen atarian, lehiaketako epaimahaikide batek egina, Lurdes Otaegi literatura aztertzaile beizamarrak kasu honetan.

Idazle izan nahi duenarentzat irakurketak behar duen garrantzia azpimarratzen ahalegintzen da Lurdes Otaegi bere hitzaurrean. Idazle izan nahi duenak irakurle behar du lehenik, “nahiz liburuena, nahiz bere inguruko gertakari xumeena ere”, Otaegik dioenez. Ez da erakutsi txarra idazle izan nahi duten —eta idazle izaten hasiak diren— “urruzunotar” gaztetxo hauentzat.

Idazleen artean baten presentzia azpimarratu beharra dago bereziki, nahitaez, Harkaitz Canorena, jakina. Honetan ezezik hango eta hemengo beste hainbat eta hainbat sariketatan nabarmen agertutako mutil gazte honek ez du Urruzuno sariketako bere azken aukeran ere huts egin, eta bere estiloaren (estiloen) bost erakusgarri bikain eta eder utzi dizkigu.

Aitor Sarriegi ere nabarmendu beharreko gaztea dugu, bertso jartzaile zein idazle gisa sari bat baino gehiago jasoa baita lehendik ere.

Baina ez daitezela beldur izan, ez daitezela kokildu, ez liburu honetan agertzen diren gainerako idazleak eta ezta lanak aurkeztu eta sariaren gozoa dastatu gabe geratutakoak ere. Idaztearena bide luzea da, eta oraindik aukera izan ez duenak izango du, saiatzen bada, besterik aurrerantzean.

Oro har, ideia fresko ugari somatu ditut liburu honetan. Badakit topiko hutsa dela era honetako lanek pizten duten itxaropena —euskal gogoari hain kalte handia egin dion “hitz pozoitua” Patziku Perurenaren esanetan— aipatzea. Horregatik, topikoak dioena jakinekotzat emanik, oro har lanak gehienetan bi tresnaren falta somatu dudala esango nuke: balaztarena eta iragazkiarena. Baina hau esatea topikoan barnerago jotzea besterik ez ote den pentsatzen hasia nago, jakina.

Azken finean, kontuan hartu behar da “literatur obrak ere, euren artean elkarrizketan aritzen direla, elkarren oihartzuna egiten dutela”, Lurdes Otaegik dioen moduan, eta elkarrizketa eta oihartzun sare horretan sartu eta barneratzeko, elkarrizketa horretan zer eta nola esan egoki asmatzeko, denbora dela lagunik onena. Ezinbestekoa. Denborarekin ikasten du idazleak zer duten lehenik behin eta berriz esana solaskideek, eta zer den benetan inoiz esan gabekoa, edota, esan izan bada ere, modu jakin eta berezi batean inoiz eta inon aipatu ez dena, bene-benetako balio literarioa duena.

Gustatu zaizkigu —dena den, kontuak kontu— lanak, gustatu zaigu liburua, eta gustatuko litzaiguke idazle “urruzunotarren” lan berriak irakurtzea, literaturaren solas sarean gero eta zama handikoagoak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak