kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Euskal Herriari olerkiak / Askoren artean / Sendoa, 1992

Sancho Panza eta Aitor koadrila berekoak dira Benigno Arruti / Euskaldunon Egunkaria, 1992-07-24

XIX mendeko hizkuntzalari konparatibistek egin zuten gisan (Gure Aita hartu eta hainbat hizkuntz indoeuropeotan nola esaten zuten ikusi), Angel Urrutiak Euskal Herria hartu du gaitzat eta erdal zein euskal poetak jarri ditu puntuka. Hainbat garai eta tankerako poetak ageri zaizkigu “Poemas a Euskal Herria-Euskal Herriari olerkiak” honetan. Horregatik, akaso, ez da harritzekoa Etxepare, Iparragirre, Urretxindorra, Orixe, Xalbador, Aresti, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Iratzeder, edota Koldo Izagirreren bertsokide, Tirso de Molina, Paul Eluard, Ruben Dario, Machadotarrak, Valle Inclan, Miguel Hernandez, Celaya, Unamuno, Otero edota Diaz Plaja izatea.

Antologia hau hain da saski-naski ikaragarria, Urepeleko artzain bertsolariaren “Naparroa atzar hadi!” bertsoa Urrutiaren beraren “Navarra es un espejo de españas” lerrokadak hondoratu egiten duela.

Azkenik eta XIX mendeko konparatistengana itzuliz, esan behar Humbolt-ek esandakoa berretsi egiten dela edizio honetan (hizkuntzak baduela eraginik norberaren ikuspuntuan, alegia). Konparazio batean, Adriano del Valleren poema Bilbori buruz: “Arbol foral de mil brotes… / El chacolí, las pitanzas, / y entre mineras finanzas, / Sancho Panzas y Quijotes”.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak