« Urtea gustura irakurriz hasteko | Bizkaiko kondairak »
Mistika liburuak / Johannes Eckart, Johannes Tauler (Juan Mari Lekuona) / Klasikoak, 1997
Mistikabideak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-01-10
Mistikaren lurraldea paradoxarena da, José Ángel Valentek bere Ensayo sobre Miguel de Molinos liburuxka gomendagarrian idatzi zuen bezala: “Mistikoaren lehen paradoxa hizkuntzaren baitan jartzea da, hizkuntzak bere baitan har ez dezakeen esperientzia hizkuntzatik beretik eta hizkuntzaz adieraztea”. Isiltasunaren eta hitzaren artean jartzen da mistikoa. Arraroa badirudi ere, hala ulertu behar da. Edo beste hitz batzuez esanda: “Zeren isiltasuna ez baita Jainkoa, hitza ere ez. Jainkoa bien artean dago ezkutaturik”. Aipaturiko esaldi hori The Cloud of Unknowing liburutik hartua da, espainiar mistizismoan eragin handia izan duen liburutik hain zuzen. Eta espainiar mistizismoa aipatzean, Teresa Avilakoa, Donibane Gurutzekoa edo-eta Miguel Molinos aipatu behar. Johannes Eckart eta Johannes Tauler lehenagokoak dira, aitzindari beraiek ere, literaturan gehiago eta kristautasunean gutxiago, indarra izango duen pentsamolde batena. Isiltasunaz atal bat idatzita utzi zuen Johannes Tauler, Eckarten jarraitzaileak, oso bitxia gainera. Bi testu bibliko hartzen ditu aztergai: lehenengoa Jakinduariaren Liburukoa, honela dioena: “Isiltasun berak inguratzen zuen dena eta, gaua bere ibilbideraen erdian zegoela…” Bigarrena, Joben liburutik: “Mezu bat etorri zait isilpean, haren zurrumurrua entzun dut”. Oso atal interesgarria da, mistikoek zer ulertzen zuten hitzaz, eta zer isiltasunaz jakiteko. Haren Predikuak dakartza aipatzen ari garen honek.
Tentsioa eta kontrastea maite dituzte mistikoek, geroago Barrokoan maiteko dituzten gisara. Mistikabidearen oinarrian estasia dago. Eta estasia arimatik irtetea da. “Norberaren baitatik kanporatzea” Tomas Akinokoak zioen modura. Irteera horri buruz idatzitako testurik hunkigarrienak bi dira: Johannes Eckartena da bata; Donibane Gurutzekoarena, bestea. Eckartek proposatzen duena, honela labur daiteke: “Atera zaitez zeure baitatik Jainkoarenganako maitasunez eta Jainkoa bere baitatik aterako da zeureganako maitasunez”. Beraren Kontsolamenduaren jainkozkoaren liburua da aipatzen ari garen honetan euskaraturik dagoena.
Oinarrizko liburuak dira biak mistikabideak ezagutzeko. Itzulpena Juan Mari Lekuonarena da. Hitzaurrea, Ernesto Martínez de Guereñurena. Eckart maisua izan da. Haren hitzak dira, geroxeago Donibane Gurutzekoak edo Molinosek eraiki nahi izan zuten dotrinaren lehen harria. Oso liburu interesgarria, gaia gustuko duenarentzat, noski.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez