« Planteamendu orijinala | Baserritarren bizitza »
Iaun Zuria / Juan Manuel Etxebarria / Ibaizabal, 1997
Bizkaiko kondairak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-01-17
Izaro uhartean du liburu honek abiapuntu. Uharte horretan eskuizkribu bat aurkitzen dute, urrezko txanpon batzuekin batera, bi lagunek. Haietako batek, jakitunenak, testua euskaratzen hasten da eta horrela jakingo du irakurleak idatziak zer dakarren. Testuan Iaun Zuriaren istorioa kontatzen da, Bizkaiko Jaurerriko lehen Jaun mitikoaren bizitza alegiazkoa. Baina ez da istorio bakarra liburu honetan azaltzen dena. Hasiera-hasieratik, benetako datuak eta herri-senak urte eta mendeetan zehar ondutako asmakizunak dakartza egileak. Doinua, beraz, historiko-fantastikoa da, asmatutako denbora batekoa gehien bat. Liburuaren egitura ere aproposa da aspaldiko kondairak, elezaharrak berreskuratu eta irakurlearengana ekartzeko. Istorio batek beste bati ematen dio eskua eta horrela segituz bukaeraraino iristen gara.
Juan Manuel Etxebarriak Iaun Zuriaren heziketaren aitzakiaz, hark berak Bizkaia ezagutu nahi duela eta, lekuan lekuko istorio zaharrak dakartza: lamienak, Kastrejanapeko hartzubiarena, Anbotoko Damarena…, herri-ipuinak, bere horretan ere politak direnak. Ez alferrik aukeratu zuen Felipe Alfauk Anbotoko Damarena bere Cuentos españoles de antaño libururako. Ipuinzale denarentzat ondo datorkio liburu-kutxa hau, denetik aurkituko baitu bertan, historiatik hasi eta istorietan bukatuz, oso laburra baita batetik bestera dagoen tartea.
Hizkuntza landua da, hiztegi aldetik aberatsa, aberatsegia behar bada, baina azken orrialdeetan hiztegi moduko bat dator. Noiz edo noiz atzealdera begiratzeko arazorik ez duenak ez du galtzeko arrazoirik izango. Baina zalantza dut hori egiteko ohitura hartua duenik euskal irakurle normalak. Euskara dotorea da; asko du bizkaieratik. Alde horretatik begiratuta ez da liburu txarra bizkaieraren entzuterik ere ez duenak zertxobait ikas dezan. Elkarrizketak ere halakoxeak dira. Literarioegiak, nire iritzirako.
Batzuetan, ez askotan, halako ahistorizismoak gertatzen dira. Esaterako, Lekobidek, Iaun Zuriaren aitaordeak, pertsonaia mitikoa bera ere, Santimamiñako bere arbasoei buruz hitz egitean “protoeuskaldunak” zirela esaten duenean. Akats txikiak dira, liburuaren irakurketa sanoa oztopatzen ez dutenak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi