« Bizkaiko kondairak | Jenioaren bizitza »
Alkarrentzat jaioak / Jose Azpiroz / Sendoa, 1997
Baserritarren bizitza Javier Rojo / El Correo, 1998-01-21
Jose Azpirozek euskal literaturaren ildo tradizionalenari lotutako eleberri bat burutu du Alkarrentzat jaioak izeneko idazlan honetan. Kontakizunaren ardatza neska-mutil batzuen maitasun historia delarik, ia-ia desagertutzat jo daitekeen baserritarren mundua aurkezten digu idazleak. Eta baserritarren giro horren berri zehatz-mehatz eman nahi zaigunez gero, ugari dira bizitza arruntari buruzko xehetasunak, batzutan gehiegi nire gustorako. Dena den, honelako kasuetan gertatu ohi denaren kontra, Jose Azpirozek ez du ahalegin berezirik egiten mundu hori idilikoa dela sinestarazteko, eta hau, benetan, eskergarria da. Mundu tradizional horretan denbora geldirik dagoela, pertsonaiak historiatik kanpo daudela ematen du, eta irakurleari kostatzen zaio askotan kontatutakoa noiz gertatzen den zehaztea. Modernitatea, historia pertsonaiak mundu horretatik ateratzean agertzen zaizkigu eta orduantxe hartzen du irakurleak garaiaren kontzientzia. Liburu honen idazkera ere aipagarria da, askotan ahozko kontakizun baten transkripzio hutsa dela ematen du-eta. Laburbilduta, gaiaz, ikuspuntuaz eta idazkeraz eleberri tradizionala dugu hau eta, nire ustez, ezaugarri hauek aldez aurretik onartu ezik ez zaio interesgarria izango irakurleari.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi