« Baserritarren bizitza | Parisko bizitza »
Charles Chaplin / Mikel Asurmendi / Elkar, 1997
Jenioaren bizitza Javier Rojo / El Correo, 1998-01-28
Jenio baten bizitza kontatzea zaila izan behar da, eta jenio hori zinema bezalako mundu batean aritu izan bada, are zailagoa nonbait, aldez edo moldez denok ezagutzen baitugu pertsonaia hori eta neurri batean behintzat denok geure egin baitugu. Aurreritziz beterik gaude alegia. Horrexegatik pertsonaiaren atzean izkutatzen den benetako pertsonaren izaera eskuratu nahi dugunean arrotz suertatu ahal zaigu. Niri halako zerbait gertatzen zait Chaplinen kasuan: Charlot asmatu zuen aktorearen atzean gordetzen den pertsona kontraesanez beteta agertzen zait, ezezaguna. Horregatik uste dut Mikel Asurmendik lan zaila hartu duela pertsona horren bizitza kontatzerakoan. Idazleak Chaplinek noiz non zer egin zuen esaten digu batez ere, datak, lekuak eta ekintzak azalduz, gainera era atsegin eta zaluan egin ere, ia-ia eleberri bat bailitzan. Batzutan pertsonaiaren pentsamenduan eta sentimenduetan sartzen ere saiatzen da, eta honetan du liburu honek bere alderdirik ahulena, hori azaldu nahi duenean azalean geratzen baita, hitz joku errez batekin adierazteko. Egia da honelako tamaina txikiko biografia bati ezin zaiola gehiegi eskatu, eta argi dago egin duena (noiz, non, zer) ondo egin duela. Baina egiteke utzi zuena nire ustez interesgarriagoa zen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi