kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Berriro igo nauzu / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 1997

Eskatologia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-04-19

Barre egiteko beharra dugu nonbait; izan ere azkenaldi honetan barregarriak izan nahi duten nobela eta liburu ugari atera baitira: Kutsidazu bidea, Kalamidadeen liburua… Barrearenak norberaren barne egoerarekin du zerikusirik, noski, eta batzuek lehortuta dauzkatelako barruko gelak, ez dute sekula barre egiten. Beste batzuek, ordea, ahoa zabalik ageri zaizkigu beti, edozein txorakeriarengatik barrez lehertzeko prest. Dena dela, ez gara hor kanpoan uste duten bezain tristeak, eta barre egiten ere badakigu, batez ere geure buruaren kontura.

Xabier Mendiguren Elizegiren nobela hau, ordea, ez da barregarria. Zati komiko asko ditu, eskatalogiko samarrak nire gusturako (kaka eta abar…), baina finean, ez dakit xedea ere halakoxea ote zuen, liburu tragikoa da, euskal tragediaren irudia baitakarkigu oroimenera, piska bat desitxaratua eta oso esajeratua, hori bai. Hamazortzi urte ondoren kartzelatik ateratzen den euskal preso baten aurreneko egunak kontatzen dizkigu. Nahiko zehatza da horretan, protagonistak zer egiten duen, zer esaten duen, zer pentsatzen duen ondo jasota dago, apenas tramarik duen nobela honetan. Batetik, lineala da, denborak aurrera egiten du eta denborarekin batera protagonistaren bizikizunak. Bestetik, hizkuntza ere ez da Bekatuaren Itzala liburukoa bezain landua, dotorea, jostaria. Hizkuntzaren maila nahita jaitsi duela iruditzen zait, irakurgarriagoa izan dadin, salgarriagoa beraz. Hau ez da ez ona ez txarra, baina niri pena piska bat ematen dit, hizkuntz-ahalmen izugarriak baititu Xabier Mendiguren Elizegik.

Euskal tragediako pertsonaiak bitan daude banatuta: batzuk onak dira, zintzoak, herriaren aldeko borrokan dihardutenak; besteak, ordea, gaiztoak, “damutuak”, ertzainak, aprobetxategiak… Halako sinplismoa ageri da nobelan, nahiz eta batzuetan Xabier Mendiguren Elizegiren ironiaren punta zorrotzak denak zauritu, bateko zein besteko. Eta ironia ez dena, amorrua, gorrotoa edo mespretxua, hori batzuentzat bakarrik da, “gaiztoentzat” noski. Ironiaren esparrutik kanpo, protagonistaren sinbologia dago, presoarena eta horrek esan nahi duena hain zuzen. Gure herri honetan debekatuta baitago euskal preso politikoen irudiari barre egitea. Ni neu ere ez nintzateke ausartako horretaraino, presoak nahikoa baitu bere sufrimenduarekin. Mezudun nobela dela esango nuke. Bukaerako kapituluetan, gauez Txindokiraino egindako igoeran argi eta garbi azaltzen da zergatik idatzi duen nobela hau Xabier Mendiguren Elizegik.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak