« Denboraren oroimenak | Euskal literaturari buruzko liburu txikia »
Parisko Andre Maria / Victor Hugo (Iñaki Azkune) / Erein, 1997
Klasikoa, dudarik gabe Mikel Elorza / Argia, 1997-04-20
“Nazio batek, edo nazio talde batek edo denbora luzeak irakurtzea erabaki duten liburua, bertan idatzitako guztia deliberatua, patuzkoa, kosmosa bezain sakona eta amaierarik gabeko interpretazioen gai bailitzen”. Borgesek klasikoez diharduela eginiko definizioa da.
“Parisko Andre Maria” komentatzeko okurritu zait zitaren bila joatea, definizio horretan sartzen denentz eztabaidatzeko modukoa baita liburua. Euskal Herria bisitatu eta ederki ezagutu zuen Frantziako idazle erromantikoari buruz anitz esan genezake, baina liburu honetaz ari garela istorio kontatzaile kritiko bat begiztatuko dugu batez ere. Narradore orojakile baten begian Parisko gizartea hartuko du Hugok —Erdi Aroko Paris—, eta istorio eder eta ezaguna kontatuko. Giza sentimenduak daude ororen gainetik, baina gizartea deskribatzean historia, ohiturak, artea, folklorea eta beste ere topatuko ditugu. Ez, ordea, zorrotz eta xehe, herri xumeko protagonisten sentimenduzko tramaren mesederako baizik. Fresko handi bat marrazten du Hugok, eta jantzi beharra dauzka protagonistak. Hain zuzen, protagonistek bizi dituzten sentimendu eta pasioak gureen modukoak direlako egingo zaigu ulergarri eta hurko liburua. Horrek lagunduko dio denboraren higadura jasaten.
Victor Hugoren nolabaiteko berpiztea eta bere obra euskaraz ezagutzeko aukera ekar lezake “Andre Maria”k. Hala ez balitz ere, liburuak berak badu nahiko indar eta erakargarritasunik irakurleek aintzat har dezaten. Merezi duelako, klasiko baten aurrean gaudelako. Eta klasikoa da —Borgesekin jarraitzen dut—, belaunaldiz belaunaldi jendea irakurtzera bultzatu duen indar baten jabe delako baizik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui