« Klasikoa, dudarik gabe | Arkitektoaren planuak ikertzen »
Euskal literaturaren historia txikia / Jon Kortazar / Erein, 1997
Euskal literaturari buruzko liburu txikia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-04-26
Hitzaurrean bertan esaten du Jon Kortazarrek “Hau, badakit, ez da liburu bat”. Magritte-ren koadro hura gogoarazten dit niri, “ceci n’est pas une pipe”. Liburuak, azken finean, zerbait konkretua dira. Mundu guztiak daki hori. Kortazarrek esan nahi duena besterik da, “Euskal Literaturaren historia txikia” deritzon hau liburu hezurdura dela, sintesia edo. Baina liburua da. Eta egia esan liburu interesgarria. Dena dela, esan beharra dago, Jon Kortazarrek badaki liburu mardul potzoloak idazten, orri askotakoak alegia.
Bi atal ditu Euskal literaturari buruzko liburu txiki honek: Ahozko Literatura (XVI-XIX), bata; eta XVI-XIX mendeetako euskal literatura, bestea. Biak ezberdinak dira bai egituraz nola helburuz. Ahozko literatura aztergai duenean, saiatzen da ahozkotasuna definitzen, beraren mugak zehazten eta gaiaz idatzi dutenen iritziak ekartzen. Aportazio berriak erakusten dizkigu, berez sarri ukitu den gaiari buruz. Izan ere, ahozko literatura eta ahozkatasuna, bizirik dauden neurrian, nahiz eta eztabaida ugariak egon gaurko zenbait genero ahozko literaturaren barruan sartu behar ote diren ala ez, etengabe ikertzen den zerbait da. Ahozkotasunaren definizioa eman ondoren, ahozkotasunak gure artean utzi dituen erregaliak aztertzen ditu Jon Kortazarrek: euskal baladak, kantu lirikoak, errfrauak, igarkizunak, euskal tradizioko generoak hauek, baita pastoralak, maskaradak, ihauterietako fartsak, xaribariak, euskal tradiziokoak ez diren generotzat hartuz, eta bertsolaritza. Tradizioaren kontu eta gora-behera hori egin zait deigarrien. Denok ez baitugu tradizioari buruzko iritzi berbera. Zer esanik ez, ahozkotasunari buruz ere eztabaidan hasiz gero, ez ginateke erraz jarriko ados.
Bigarren atalean euskal literatura idatzia aztertzen du Jon Kortazarrek, XVI-XIX mendeetakoa, lehen esan bezala. Unibertsitateko ikasleentzat zuzendua dela iruditu zait, aurrenekoa baino akademikoagoa baita. behar bada gaiak ere horixe eskatzen zuen, ez dakit. Etxepare, Leizarraga, Axular, Joannes Etxeberri, Arnaut Oihenart, Larramendi eta Erromantizismoa aztertzen dira atal honetan. Zehatza dela esango nuke, eskematikoaz gainera. Bibliografia ugari eta ohar asko. Nahi duenak badaki nora jo.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui