« Flauberten itzulpena | Kalakari xarmantak »
Txinako berriak / Basile Joannateguy / Eusebio Bengoa / Klasikoak, 1995
Txinatik honaino Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-11-16
Txinako Berriak izenburutzat daraman liburu honek 75.ena egiten du Klasikoen sailean. Asmoz bezain helburu onez antolatu zen sailak liburu sorta ederra kaleratu du dagoeneko, garrantziaz eta kalitatez ezberdinak, dena dela. Ez dakit nik, seguruaski horretan ez dudalako bururik nekatu, eraginik izan ote duten orain arte kaleratutako liburuek. Esan behar da edizio zainduak direla, hitzaurre adierazgarriz hornituak eta bestelako oharrez beteak, filologoen eskutik bideratuak. Baliteke aukeraketa ez izatea beti aproposena, baina zaila da ehun liburu kaleratu behar direnean, denekikoa egitea.
Txinako Berriak, liburu bikoitza da. Bi batean, harako hark esango lukeen modura. Batetik, Basile Joannateguyrena dugu. Bestetik, Eusebio Bengoa Akordagoitiarena. Biek dute bakoitzak bere berezitasunak. Joannateguyrena Iparraldeko euskarari lotzen zaio; Bengoarena, Bizkaikoari. Joannateguyren begiek ez zuten Txina handiko lurrik ikusmiratu, ez dastatu, ez jorratu. Bengoak Txinatik bertatik dakarzkigu bere berriak. Joannateguyrena, itzulpena da, moldaketa alegia. Txinan lan egiten zuten frantses misiolariek nork bere kontuak bidaltzen zituzten Frantziara gutun gisa, almanake edo horrelako zerbaitetarako irakurgarri, eta Joaannateguyk testu haiek hartu, itzuli eta argitaratu. Bitxiak dira oso gutun horiek. Informazio konplitua eta zehatza ematen dute Txinari eta hango bizizmoduari buruz; eta baita misiolariek gainditu behar dituzten oztopo eta eragozpenak ondo azaldu ere. Bat edo beste ipuin gisa irakur daitezke, oso estilo literarioa baitaukate. Itzulpena dotorea da. Hiztegia ez da mugatzen Iparraldeko euskalkietara; harantzago doa. Baina xehetasun horiek nik baino hobeto adierazten ditu Arantzazu Elordieta bere hitzaurreko saiotxoan.
Eusebio Bengoaren liburua oso da zelebre eta aparta. Haserako testua da batez ere deigarria: “Eutsi Euskereari”. Deigarria esan dut, ez zait beste adjetiborik etortzen, eta uste dut balio duela euskaldunak nolakoak garen, kanpoan gaudenean batez ere, ezagutzeko: “Urrun, erbestian, neure Euskalerri kutunetik aldenduta nago baiña, nire biotza zuen artean daukat”. Gailegoek “saudade” deitzen diote antzeko sentimentuari. Guk euskaldunok ez dugu izen berezirik halakorik adierazteko.
Nik plazer handiz irakurri ditut bi liburuak, bai Joannateguyrena, baita Bengoarena ere.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez