« Be-bop erritmora | Espioi afizionatua »
Antologia / Joan Salvat-Papasseit / Pamiela, 1996
Gazterik hil zen poeta Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-06-29
Joan Salvat Papasseit (1894-1924), gazterik hil zen poeta dugu. Egoera antzekoan hildako beste poeta askori bezala, gerra eta postgerra ondoren (Franco hil ondoren, alegia), etorri zitzaion nolabaiteko ospea, Kataluñako intelektual jende zenbait haren poemak aldarrikatzen hasi baitzen. Kantariek ere lau haizetara kantatu zituzten kanta bihurtutako haren poemak eta garaiz hildako poeta sinbolo bilakatu zen. Koldo Izagirrek hitzaurrean, ironiaz dioen moduan: “Gazterik hil izanak ez du denborarik izan injustiziaren aurkako sukarra epeltzeko. Eritasun ederrenak eraman izan balu bezala jujatuko dugu. Hala oroituko gara Salvat-Papasseit-ez, autodidakta eta proletarioa izan ez balitz bezala, erromantikotasunezko lurrun batean”.
Autodidakta, Miguel Hernández eta beste poeta asko bezala. Sinestezina horrelako egoera gaur egun, poesiaren kategoriak irakasleek erabakitzen dituztenean; poetak, gehienak, irakasle direnean. Intuizioa bainoago, teknika eta jakituria baloratzen denean. Baina orduan posible zen, eta bere fruituak eman zituen, denon onerako; poesiaren onerako. Ez zuen askorik argitaratu, bere bizitza urrian: “Poemak uhin ertzianotan” (1919), “Portuko irradiadorea eta antxetak” (1921), “Konspirazioak” (1922), “Izarren egitatea” (1922), “Arrosa ezpainetan” (1923). Hil ondoren “Zazpi ohoinak” argitaratu zioten.
Salvat-Papasseitek kaligrama modukoak idatzi zituelako, abangoardistatzat jo izan zuten bere garaian. Esan beharra dago, dena dela, kaligramak idazteko modu hori gaur egun bizirik dagoela Kataluñako poesian, poesiaren eta arte plñastikoaren arteko elkar-lana dela medio. Brossa, izango da, horren adibiderik ederrena. Gaur egun, kritikariek frogatu izan dute (saiatu dira behintzat) Papasseiten abanguardismo hori bere neurrira ekartzen. Hala dio Valverdek “Joan Salvat Papasseitek abanguadiatik poema gutxi batzuk ditu, kaligramak eta beste. Garrantzi handiagoa dute denok ulertzeko moduko poemek”.
Hala ere, oso ezjakina ere ez zuen behar, garaiko banaguardien oihartzuna bereganatua baitzuen, ultraistena eta futuristena, esaterako. Koldo Izagirrek, antologia hau paratu duenak, bertako poemak euskaratu dituenak dioenez: “Biluztasuna du oinarrian poesia honek, errealitatearen alde desberdinen lotura magikoan, behatuz bezala egiten dela dirudien idazketan”.
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga