kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Beluna Jazz / Harkaitz Cano / Susa, 1996

Be-bop erritmora Javier Rojo / El Correo, 1996-06-27

Harkaitz Canok nobela bitxi bat eskaini digu liburu honetan. Jazzaren munduaren inguruan mugitzen da be-boparen erritmora, batzutan leun, bestetan abiadura handian; batzutan lasai, bestetan zorabioan. Jack Kerouac-en hitzak imitatuz: gai bat aukeratu eta garatzen hasten da; baina bapatean zerbait harrapatu eta bere destinoaren arabera jarraitu beharrean aurkitzen da. Kerouac-ek horrelako gauzak esaten zituenean Charlie Parker zuen gogoan eta nobela batean (The Subterraneans) estilo hori imitatzen saiatu zen. Be-bop estiloa hain zuzen. Harkaitz Cano saio berberean sartu dela ematen du. Eta, hutsak huts, bai emaitza onak lortu ere. Idaztankeraren aldetik, teknika eta estiloaren aldetik obra heldu bat lortu baitu. Eta gazteleraz idazten duen nobelagile gazteekin konparatuz gero (Loriga edo Mañas-ekin, adibidez), askoz ere obra sakonago eta interesgarriagoa lortu duelakoan nago. Zenbaitetan harrigarria da iritsi duen estiloaren aberastasuna. Ezin dut etsi adibide bat jartzeaz: “Orratza altxatzen duen beso bat. B aldea. Beluna. Betun beltzaren usaina nonahitik aditzeko modua. Usain entzungarria.” Hizkuntzak ferekatu egiten du. Irudiak sentitu egiten dira. Eta gu beste nobela baten zain utzi gaitu.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak