kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Tolerantziaren gaineko disertazioa / Xabier Agirre / Pamiela, 2006

“La biarra” Bixente Serrano Izko / Nafar periferiatik, 2007-02-02

Oro har, Xabier Agirreren Tolerantziaren gaineko disertazioa liburuan (Juan Zelaia saiakera saria 2006.ean, Pamiela, Iruñea) gehien piztu duen arreta zera da: filosofo batek baieztatu duela europar historian praktikari esker loratu dela tolerantzia; behar praktikoari esker, pentsamolde filosofiko hutsari esker baino gehiago. Tolerantziari buruzko pentsamolde filosofikoa, jada neurri batean praktikan zegoen fenomeno baten gainean eraiki zen, hau da, praktika baten ondoren. Liburuaren iruzkingile batek (Ibon Egaña, oker ez banago) egiaztapen hori aipatzen du bereziki. Eta nire uste apalean, tolerantziari buruzko ideia berriak erratean baino gehiago, egiaztapen hori horren garbi ikustaraztean datza liburuaren meritu aparta, europar arrazionalismoaren mitoari mugak jartzen dizkion meritua.

Izan ere, joera dugu pentsatzeko gaur eguneko baliorik preziatuenak, itxura batean bederen preziatuenak, hala nola askatasuna, berdintasuna, autonomia, tolerantzia…, gogoeta filosofikoetatik (Arrazionalismotik) sortuak daudela. Inoiz ez da horrela izan, ordea. Ez eta inongo balio berri bati dagokionez ere. Arrazoiak inoiz ez dio agindu borondateari, nahimenari. Nahimenak agindu dio beti arrazoiari hau eta hura aztertzeko, gero nahimenak azterketa hori kontuan hartu ala ez erabakitzeko. Praktika bat, beti, nahimenari dagokio, onerako ala txarrerako. Kasurik onenetan, praktikak bere onurak (neurri batean) frogatu ondoren, etorriko da arrazoimena onura horien “arrazoiak” filosofikoki frogatzera. Beharrak (Nafarroako Erdialdean, euskaraz kutsuko gazteleraz “la Biarra” deritzoten horrek) jartzen du Arrazoia hausnartzen.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak