kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Bestiarioa. Hilerrikoiak / Karlos Linazasoro / Elkar, 2006

Bestiarioa. Hilerrikoiak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-11-19

Gustatu zitzaidan azala. Azal batek ez du deus ere adierazten, eta norbaitek egiten duela pentsatzen baldin badu, pentsa dezala, ba. Dena den izenburuak bezain alferrekoak dira, sarri; bezain engainagarri. Besteetan, ostera, ustekabe itzelak ematen dituzte. Batzuk eta besteek. Neuri gustatu zitzaidan azala. Hain alaia, hain koloretsua, hain ezberdina… Abstrakziotik zerbait duen azala, begirada zuzen batek betetzen duena. Liburuaren ipurdiak esaten zuen heriotza zuela ardatz. “Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako protagonistaren egunerokoa”. Hori irakurri, buelta eman eta azalean bizitza adierazten duten koloreak agertzea… hori bai, irudiak tristura isurtzen duela begitantzen zait.

Bi nobela labur, eman dio abizen. Nik bakarra aurkitu dut, dotorezi handiko hizkuntzan, baina bakarra. Galdera asko sortu dizkit irakurketak.

Esaterako: Ez dakit Karlos Linazasoro-egilearen bizitzan ote dagoen, Karlos Linazasoro-protagonistaren bizitzan dagoen Karmen. Egia esan ibilbide luzeagoa izan zezakeen pertsonaia iruditu zait Karmen. Karmen da protagonistaren oinarria eta habe nagusienak, esango nuke. Zalantza gelditu zait eta ajendan apuntatu dut galdera. “Esistitzen al da Karmen?”. Eta Karmenik baldin bada, zelan hartuko zuen bere agerraldiak, eleberrian zehar egiten dituen agerraldiak?

Karlos Linazasoro-protagonistak egiten dituen aitorpenak bereak dira, pertsonaiari dagozkionak, asmatutakoak ala zer? Egia esan apur bat nahasi nau protagonistak eta egileak izen-abizen berberak eramatea. Azkenean autobiografia moduan irakurtzea erabaki dut. Baina amaieran ez zait iruditu autobiografia moduan irakurri behar nuenik eta atzera irakurri dut liburua. Karlos Linazasoro esaten duen horretan beste izen-abizen bat eman diot. Patxi Anton. Inguruan nituenei izen bana eskatu eta horrela sortu da. Argiago irakurri dut, zalantza izpirik barik.

Gustatu zaidan esaldiarekin amaitu nahi nuke… eta karramarroa balitz aurreraka dabilen izaki bakarra?

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak