« Zoratzekoa | Ausentziak/presentziak »
Gure gerretako heroiak / Rafa Ugalde / Elkar, 2006
Koadroak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-07-28
Koadroak dirudite pinakoteka batean. Hasieran banan-banan ikusi ohi dira, eta koadro bakoitzak bere zentzua hartzen du, bere lerroak ditu ongi markatuak, bere sakontasuna, gehixeago ala gutxixeago hortxe nabarmen. Gero, multzoan ikusi ohi dira, eta ikuspegia desberdina da, arras desberdina. Koadroak bestelakoturik ageri dira, aldaturik. Koadro modukoak dira Rafa Ugalderen ipuin hauek. Ikus daitezke banaka, edo, bestela, denak batera, jakinik ikusitakoa ez dela bietan berdina izango, ikuspegia aldatzen baita batetik bestera. Gerrari buruzko koadroak dira, eta badute Goyaren gerrari buruzko haien antzik. Inpresionistak dira, ilunak dira, argi txikikoak dira, eta bakoitzean alderdi bat baino ez da azaleratzen. Hortik aurrera, desberdinak dira. Goyaren koadroek ateak ireki zizkieten hainbat mugimenduri, eta modernotasunaren aitzindaritzat hartuak izan dira, hala behar du eta. Rafa Ugalderen koadro hauek mezu zehatza adierazten dute, hitz gutxiz adierazi ere, gerra guztiak antzekoak direla, gerra guztietan hildakoak antzekoak ez ezik, berdinak ere izan daitezkeela: giza jende ezaguna, arrunta, herrikoa. Hildakoak pertsonaiak dira ipuinotan, batzuk hil egin direlako, eta besteak hil egingo direlako, noiz hilko zain daudenak. Bada testu batean Rulforen eragina (umeak), baina ez da harritzekoa, Rulfo oso gurea dugu, oso gurea eta gutarra. Ipuinetan, forma aldetik lortuena, “Espetxea” izenekoa da, gerra zibilean kokatutako historia bat, tragikoa, gainerakoak bezala, baina samurra ere bai. Kontatzen dena bezain garrantzitsua kontatzen ez dena da. Besteetan zirriborro gehiegi dagoela dirudi: beren itxura osoa hartzen ez duten irudiak, edo irudi soilik izan nahi duten itxurak. Banaka hartuta, denek dute zerbait deigarri. Multzoan, ordea, galdu egiten dira, multzotasunean, eta multzoaren irudi eta koloreak nabaritzen dira eta gailentzen.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi