« Hiria, gizartearen aterpe | Xehetasunetan »
Unamuno / Iñaki Soto / Mikel Soto / Elkar, 2006
Unamunori buruz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-07-07
Hain kezkatuta ibili gara (edo ibili dira ibili direnak) euskaldunon identitatearen auziarekin gora eta behera, hainbeste jira eta buelta eman dizkiogu identitate-gaiei, ezen azkenik ez dakit ez ote garen txoratu, edo zorabiatu. Ez dakigu zer egin sortzez hemengoak izanik, euskaraz idatzi ez duten idazleekin, ez dakigu non kokatu behar ditugun beraiek: gure alde edo gure aurka. Hemengoak izanik ez dira euskaldun, baina ez gara konturatzen euskaldun asko ere ez direla (edo ez garela) hemengo, hemengo soilik ez, bederen. Pio Baroja eta Miguel Unamuno dira, nire ustez, gure zorabioa eragiten dutenak. Baroja, nolabait, azkenik onartu egin dugu, gure egin dugu, kostata baina. Unamuno, dena dela, kezkagarriagoa izan zaigu. Gertaeren artean bitxikeria bada ere, sinbolikoki oso garrantzitsua da harekin gertatutakoa. Unamunoren estatuak zeukan burua norbaitek bahitu egin zuen eta ibaira bota. Hantxe aurkitu zuten. Inork ez zuen bereganatu gertaera hura, beraz, ez dakigu nor izan zen bahitzaile, egia da. Baina benetako bahiketa horren aurretik izan da Unamunoren bahiketa sinbolikorik, batekoak eta bestekoak haren buruaren jabe zirela uste izan baitute, ustez eta egitez. Batzuek euskararen liburu beltzean eta besteak espainiarraren liburu zurian sartu dutenean, laburbildu da Unamunori buruzko ikuspegi anitz eta zabala. Sinplifikatu egin da, alegia, identitate-ikurrak sinplifikatu eta pobretu diren bezala gurean.
Baina Unamuno konplexua da, eta kontraesankorra. Eta hori aitortzen dute liburuaren egileek. Dena dela, gehiegizko garrantzia ematen diote Unamunoren euskalduntasun ezari. “Euskal idazle gehienentzat euskararen inguruko haren profeziak (Unamunorenak, noski) akuilu izan dira”, irakurtzen da ondorio gisa. Ez dakit, bada, ez ote ari diren exajeratzen, ez dakit euskal idazleei axolarik izan zaien Unamunok euskarari buruz esandakoa. Belaunaldi batekoei, agian, bai. Haiek irakurri egin zuten Unamunok idatzitakoa. Arazoa, ordea, bestelakoa da; belaunaldi berriek ez dakite nor izan zen Unamuno. Liburua lagungarri izan daiteke.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi