kritiken hemeroteka

8.830 kritika

« | »

Hiri gorazarre / Juan Ramon Makuso / Elea, 2006

Hiria, gizartearen aterpe Jon Kortazar / El País, 2006-07-03

Elea argitaletxeak hain ongi zainduta plazaratzen duen poesia sailean agertu da Juan Ramon Makusoren (Errenteria, 1961) Hiri gorazarre liburua.

Izenburuak barruan gordetzen duen hitz jokoarekin egingo du topo lehenik irakurleak ez baitaki “hiri” hori izenordea den edo “hiriari” egindako gorazarrea. Agian, Lizardiren aipuak lagunduko dio izenburuaren azpian dagoen elipsia ikusten eta hiriaren gorazarrez egindako testuan aurkitzen dela nozitzen. Baina Lizardik “hiri goratzarre” dio, “hiri” hori “Izotz-ondoko eguzki” hotzez betea delarik.

Orain aste batzuk hiria gai bezala zuen beste euskal poema liburu bat ekarri genuen orrialdeetara, hain zuzen ere Iván Igartuaren Harrizko hiri hau liburua . Hiria gai garrantzitsua bihurtzen ari da gure poesian.

Ez dakit egileak onartuko didan baina Igartuaren liburuaren eta honen artean badira zenbait zubi, ikuskizun, antzeko joera, hiria eta poesia tratatzeko modu antzeko eta anaikideak. Adibidez, badira hiru ezaugarri bion liburuetan agertzen direnak: hausnarketa poesia baten aldeko joera, eta hiriarekin batera gizakiaren irudia sinboloz josteko era. Baina bakoitzak bere estetika du eta ongi da Juan Ramon Makusoren liburua bere osotasunean eta berezitasunean ikusi eta irakurtzea.

Gabriel Arestiren zantzua liburuaren hasieran dago, baina Maldan beherako Aresti da poemak erakusten duena. Eta liburuan ibilbidea ikusi nahi nuke nik, kolektibitate batetik gizakiaren burura egiten den bidaia. “Harrizko aorta” da lehen atala eta “Maite duzun hiriak / erraietaraino / eramango zaitu” bertsoek adierazten dituzte bere indarra eta gaia. “Burdina garabi urtuan” atalak, ordea, gaurko mundua du ikuskizun, gaurko mundu politikoa eta mitotik urrundu dela esango nuke. Hirugarren atalak, “Zurekin egon nahi dut, egon gabe” izena duenak, tonu lirikoagoa lantzen du, maitasun gaia. Laugarrenak, aldiz, “Gizakiaren kontzientzia biluzia”-k, gizabanakoaren mundua esploratzen du.

Poesia eta filosofia lotzeko liburua bat dela hau esan da. Baina hitz jokoa eta errima, hitzen arteko hoskidetza eta ironia maite dituen Makusok hiriaren lau aurpegi desberdin eman ditu aditzera.

Azken kritikak

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Mikel Asurmendi

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak