« Ezkataz gain edota azpian, emakumea borborka | Gero eta gehiago dira »
Brooklyngo erokeriak / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2006
Liburuen ahalmen ikaragarriarena Karlos del Olmo / Eizie.org, 2006-04-03
Estatu Batuetan follies esaten diote hogeigarren mendearen hasieran musikazko errebista antzokietara eroan zuen ikuskizun motari. Ekitaldi handinahia, korala, ikusgarria eta… arina, zinera ere arrakasta handiz heldu zena. Fantasiari estu-estu loturik dago generoa hogeigarren mendeko mendebaldar iruditegian. Horrelaxe jantzita dator Paul Austerren azal arin eta muin sakoneko eleberri hau. Diotenez, tragedia egin ahal izateko, oreka puntu bat behar du gizarte batek. Eta halakorik ez denean, barre bidezko baliabideei jo beharra izaten da. Horrelako zer edo zer pentsatzeko bidea ematen du obrak, alegia, estatubatuar gizartea murgilduta dagoen egoeran erredentzioa lortzeko, zoro garbi erdi anonimoen komedia baino besterik ezin dela egin.
Aurreko zenbait lanek huts egin dioten arren, Paul Austerrek honako honetan bere lanik biribilenetan lortutako maila eskuratzen du. Hizkera itxuraz erraza erabilita, inoiz ere amaitzen ez bide diren hainbat istorio eta kontakizun bilbatzen ditu, itxurazko handinahikeriarik gabe gaur egungo estatubatuar gizarteaz hausnar egiteko. Ikuskizun baten antzera, antzinako zuri-beltzezko pelikulen modura, izenburuetan hala salatzen duten episodio autonomo samar batzuek panorama bakan eta oso bat eratzen dute. Woody Allenen zenbait filmetako oihartzuna eta usaina sendo darizkie orrioi.
Eta hori guztia gorabehera, liburuak beste hainbat liburu dakartza barruan, txinatar kutxen edo errusiar andrakilen antzera elkarrengan sarturik. Eleberriak literaturaren indarraz berba egiten duelako. Literatura eta esperantza solasean.
Idazlanak oso ibilbide luzea izan du idazketari doakionez, nahiz Alberdania argitaletxearen enpeinu eskergari esker, euskal irakurleari labatik harako ogiaren antzera heldu zaion, ia nazioarteko beste herri batzuetara legetxe eta bezain goiz heldu ere, euskal literaturaren eta itzulpengintza literarioaren historian mugarri dirdiratsua jarri duenez gero. Edizioa bera oso txukuna izan da oro har, epeak betetzearren arineketan ibili beharra gorabehera. Eta ahalegin ezin eskertuzko horrexek egiten du harrigarriago, esate baterako, itzultzailearen izenik azalean ez agertzea, beste bilduma batzuetan legetxe.
Gestazio luzeko idazlana, esan legez, 1993. urtean hasi ei zelako Paul Auster nobela eskribitzen. Beste zenbait proiektutan nahastu eta duela gutxi arte ez zion ostera ere heldu seguru asko aspaldion idatzi duen libururik baikorrenari.
Ia tonu pikaresko halako bat du, eta Oskar Aranak hura ederto batean ematen asmatu du. Ez delako ahaztu behar ustezko estilorik arinenean ere segadak ugariak direla. Komedia moduan definitzen du idazleak liburua, pertsonaiek, tragedietakoez oso bestela, kaminoaren amaieran saria izaten dutelako. Izan ere, komedietakoak dira zenbait pertsonaia eta lekuren deiturak eta ezizenak: Egurra, Beira, Ama Perfektua, Jantoki Kosmikoa, Gizon Dirdiratsu…
Pertsonaia nagusiak, minbiziak laster finituko duelakoan dagoelarik, 2001.eko irailaren 11ko lehenengo atentatuaren aurretik benetan gaixorik ez dagoela jakingo du. Banakoaren esperantza eta gizartearen tragedia eskutik oratuta. Ozpinduta dagoen pertsonaia hark jaioriko auzoan errukirako bidea topatuko du ostera ere, bizitzan egin dituen ergelkerien liburua idatzi ahala. Berehala pertsona guztion zorakerien berri emango duen entziklopediari ekin beharko dio. Lotura metaliterarioak nabarmen ere nabarmenak dira: Borges, Shakesperare, Bierce, Lowry…, testu barruko zuzeneko aipuak ere atzendu barik: Poe, Thoreau…
Zeren gainean berba egiten du, beraz? 2001.eko atentatuen aurreko estatubatuar bizimodua du jardungai. Izan ere! Eta liburuen ahalmenak. Osasunbide ere izan baitaitezke letrak. Zentzugabekeriaz berba egiten badute ere.
Munduan bakean irakurri eta idazteko toki bat aurkitu beharraz ere badihardu: Existentzia hotel irudimenezko eta literaturzale gehienontzat ezaguna.
Erlijio fundamentalismoa ere dakar harira, eta askatasuna… ezin bestera jazo Pen Klubeko lehendakariorde eta familia emigrante bateko kide den idazlari baten izkribuan. Zeharrez, itzulpengintzak ere burutxoa agertzen du liburu honen baranoan, eleberria, lehen-lehenik, Frantzian itzulita argitaratu zutelako, Estatu Batuetan jatorrizkoan barik. Ez da-eta munta gutxiko kontua jakitea munduko literaturaren %3 besterik ez dela itzulirik argitaratzen “inperioaren bihotzean”. Beste herri gehienetan, ordea, gutxienik jota, %15 izaten da.
Baina “inoiz ere ez genuke liburuen ahalmena gutxietsi behar”. Bakardadearen eta minaren aurkako antidotorik onenak bide direlako.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi