kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Mende berrirako ipuinak / Antologia / Erein, 2005

Ipuin batek bestearen ondoan irabazi egin behar du Gema Lasarte / Berria, 2005-10-11

Inazio Mujikak ipuingintzaz idatzitako artikulu interesgarri batean, ipuin batek bestearen ondoan irabazi egin behar duela zioen, osagarriak behar dutela izan, “katea eta katenbegiaren erlazioa behar dute, ipuina eta ipuin bildumaren artean. Azkenik irakurtzez bukatuta, nobelak lortzen duen eta horrenbeste aipatzen den polifonia lortu behar du”.

Polifonia ez ezik tonua eta kalitatea ere eskaintzen ditu, dagoenekoz hiru bertsio ezagutu dituen liburu honek (ingelesera, euskara nahiz gaztelera). Ipuin modernoak ditugu, ahots ezberdinak mintzo zaizkigu, eta oso irakurle ezberdinak sintonian jarri ditu, denak ere euskal literaturak ipuingintzan emandako kimuak dastatzeko bidean jarriz. Ipuin modernoak dira, ilunak maiz, bakardadea, heriotza eta sexua beldurrik gabe azaltzen dituztenak. Esan genezake lasai asko, ipuin bakoitzak bestearen ondoan irabazi egiten duela, ipuin bakoitzak baduela ondokoaren inbidiarik gabe geratzeko sekreturen bat, dela kolpea, dela ironia, dela teknika…

Ipuin hauek aukeratu eta antologia prestatu duen Mari Jose Olaziregi literatur kritikariaren literatur ezagutza eta lan zama ezin dira aipatu gabe utzi, izan ere, barruti berean nekeza baita klase eta tamaina bereko perretxikoak aurkitzea. Olaziregik euskal literatura gure eremuetatik kanpora zabaltzeko antolatutako antologia honetan idazle kontsakratuak nahiz idazle gazteak bildu ditu. Era berean, ipuin liburuak soilik idatzi dituzten egileak (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua) edota beste generoetan ere ekarpenak egin dituzten egileak (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia). Bibliografia oparoko egileak eta ibilbide laburra duten idazleak zaku berean sartu ditu, berak esan bezala, egileen izenei baino gehiago testuen kalitateari egin baitio kasu.

Norbaitek ez baleki, esan behar da ipuin bilduma hau joan den 2004ko udazkenean, Nevadako Unibertsitateak Renon duen Center for Basque Studies-k argitara eman zuela An Anthology of Basque Short Stories izenarekin. 2005eko udaberrian, berriz, Estatu Batuetan izandako harrera ona ikusita, jatorrizko hizkuntzan argitaratzea deliberatu zuen Ereinek Mende berrirako ipuinak izenburupean. 2005eko udan Lengua de Trapo argitaletxeak Pintxos titulupean argitaratu du gazteleraz.

Literatur lan onak bereak ditu, polifonia, tonua, tentsioa, kontzentrazioa… Olaziregik hitzaurrean esaten duen modura ezin zitekeen beste modu batera izan, ipuin kalitateak izan behar du antologia ororen akuilu. R. Carverrek eta Jenksek euren antologiari jarritako baldintza ipuin hauetan jasotzen dela dio Olaziregik, izan ere, “geure buruaz nahiz munduaz dugun ezagutza sakontzen lagun dezaketen ipuinak” baitigu esku artean.

Mark Kurlanskyk, ipuin bilduma honen harira, Los Angeles Times egunkarian idatzi zuen batzuetan literatura, lorazainek ahaztutako zenbait landareren gisa, arrakalatutako hormen zirrikituetatik loratzen dela. “Zapaldutakoengandik sortzen da, behartsu eta baztertuengandik”. Olaziregik aukeratutako bildumak itzalpeko eta interesgarri diren literaturen panoramika eskaintzen digula dio Kurlanskyk. “Ageriko edertasuna azaltzen duen hizkuntza arrotzean hitz egiten duten egileen idazki atsegina”.

Idazki atsegin honetan egia unibertsalak geureak diren paisaia, geografia eta hizkerekin lotzen dira, baina, aldi berean, mende berrirako leihatilak ere badira, Olaziregik ondo dioen bezala “denboran irautea delako literatur lan orok bilatzen duena”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak