kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Begi-ikarak / Felipe Juaristi / Erein, 2004

Nola pintatu min infinitua? Josu Lartategi / Deia, 2005-02-15

XVII. mendeko Rembrandt holandarrak hirutan dagien lez, horrela dakusa irakurleak poeta “Begi-ikarak” honetan, ahalegin infinituan, berriro eta behin mina definitzen, berriro eta behin zauria haragi gorrian deskribatzen; izan ere, bizitza hegaldia bada, dena da agur eta minaldia. Gizona ikaraz dago munduari begira, bakardadea eta mina garraiatzen duen abere goibela delako.

Egia da ez dela erraza, hasiera batean, hainbeste min, tristura, odol eta zauri, hainbeste ezerez eta izu, hainbeste begi-ikara zirkinik gabe jasatea; aitzitik, zerbaitek errazten du bestela jasangaitza edo astuna izan zitekeena, irakurleari minari buruzko zentzubako iseka metafisikoa suerta zekiokeena. Zerbait hori erraztasun formala izan liteke: poema txikiak, xumeak; sentimenduak zehazterako orduan, berba sendo eta dramatiko baina justuak; deskribapenak osatzean, naturaren elementuak eta sentipen unibertsalak… Horrek guztiak halako denboraz kanpoko poemategia dakar, edo gurago bada betikotasun batekoa. Hizkuntza, dena dela, ez da beste barik erraza, erraztua eta xumetua baino, gehienetan elementu sinbolikoz jantzia baina ulergarria (batzuetan ulergarriegia, batez ere inguratzen gaituen bortizkeriaz eta minaz ari dela ulertzen dugunean). Badirudi idazleak zera dioskula: mundua ez da soilik izugarria, zatarra ere bada, giza kondizioa bezala. Bizinahiaren eta biziezinaren arteko bidegurutzean dakusat nik idazlea. Baina argi dut maitasunez orraztu duela Felipe Juaristik paisaia ikaragarri hori, eguneroko hizkuntza beste itxura batez eskaintzeko.

Elementu sinbolikoz eta konparazio abstraktuz josita datoz lerro ugari. Errealitate gordinarekin paraleloa den abstrakzioa eta irudi sinbolismoa dugu begien aurrean. Poesia sinbolistaren aurrean gaudela egia izanik ere, ez dira inondik ere poema hotz edo urrunak. Irudi trinkoen bidez, etengabeko erreferentziak egiten zaizkio begien tristeziari, arrazoimenaren eta eromenaren artean gorpuzten zaigun mundu zaurituari, mindu eta gaixoberari. Batzuetan, gorago esan bezala, erreferentzialtasuna nabarmena da; posizionamendua ere bai: “Txoriek badute beren aberria” poema hausnarketatxoa izateaz gain, printzipio deklarazio ttipia ere bada, ametsa azken batean.

Oso gustura irakurri dut “Begi-ikarak”, aitor dut. Haikuen sinpletasuna usaintzen da nonahi; haikuen teknikarekin zerikusia duen “eszena-deskribapena eta konparaziozko ondorioa” motako poemak ere bai. Rembrandten errepikapena eta prosazko paragrafotxo sasibiblikoak dira gutxien gustatu zaizkidanak, baina aitortu beharra dago osotasunaren mesedetan datozela, minaren betikotasunaren mesedetan gura bada. Eta mina gurekin dabil, noria hordian, arrazoimenaren eta eromenaren jainkoa baitu gidari.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak