kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Euskal Klasikoen atarian / Patxi Salaberri Muñoa / Pamiela, 2004

Hitzaurrez hitzaurre Javier Rojo / El Correo, 2005-02-16

Patxi Salaberri Muñoa lan eskergarria egiten ari da euskal literatura klasikoa (1900 urtea baino lehenagoko literatura, hauxe baita gure artean “klasiko” hitzarekin aipatu ohi dena) ezagutarazteko. Asmo honen azken emaitza “Euskal Klasikoen atarian” izenburua duen antologia hau dugu. Irizpide oso zehatza izan du hemengo hautaketa egiteko: liburu klasikoetan agertzen diren hitzaurreak, gomendiozko gutunak, eskaintzak eta honelako testuak, idazlanaren aurkezpena egiteko erabiltzen ziren testuak alegia, izan dira aukeratuak liburu honetarako.

Testuok ortografia gaurkotuta eta idazleari buruzko aurkezpentxo batez hornituta agertzen zaizkigu. Batzuk oso ezagunak dira (Etxepareren eta Axularren hitzaurreak), baina beste batzuk zokoratuago egon dira euskal literaturan.

Beti da interesgarria honelako bilduma bat hartzea. Batetik, idazleek erretorika nola erabiltzen zuten ezagutzeko aukera ematen du. Bestaldetik, idazleen asmoak, oinarriak eta, batzuetan, literaturari eta euskarari buruzko ideiak azaltzeko ere balio du. Mitxelenak beste honelako liburu batzuez behin esan zuen moduan, ez da espezialistentzat idatzia, baina espezialistei ere ez die kalterik egingo.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak