kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Odolean neraman / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2004

Gainbehera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-02-18

Joan Mari Irigoien altzatarraren liburu hau, uste dut, gazteentzat dela, helduentzat bainoago, eta, beraz, beste sail batean behar luke. Egia ere bada, gazteentzat ateratako liburu asko, gazte-sailetako asko eta asko, ez direla bereziki gateentzat, helduentzat baizik, eta ez batzuk ez besteak ez egonik bakoitzak behar lukeen tokian, euskal literaturak gero eta eroetxearen antz handiagoa hartu du: diren guztiak ez daude, eta dauden guztiak ez dira; aspaldiko txiste kaxkar bat erabiliz.

Futbolari baten istorioa kontatzen du Irigoienek. Gurasoak futbol zale eta taberna baten jabeak, gainera; burua gehiegi nekatzeke Altzatzat har daitekeen auzo batean. Gurasoak futbol zale eta amona Sinforosa ere bai. (Esan dezadan bide nabar benetako hitza dela Sinforosa, duela gutxi irakurri nuen eskela batean haren izena: goian bego.) Amonak garrantzia handia dauka historian, berak zaletzen baitu mutila, errealzaletzen, egia esan, errealki zaletzen Errealarekin. Mutila txikitatik hasten da futbolean jokatzen, La Salleko taldean lehendabizi, gero auzoko taldean eta poliki-poliki profesional izatera heltzen da, baita Espainiako Selekzioan jokatzera ere. Mundua oinpean duelarik, hasten da ordea haren gainbehera: emakumeak alde batetik eta gaur egun bazter guztietan dagoen droga bestetik. Amaiera pentsatzekoa da. Mutilak lortzen du bere onera iristea, eta haren bizitza aldatu egingo da.

Umorez kontatuta dago; berez, umoretsua ez den bizitza; baina jakina da, umoreak dena aldatzen du, bai ikuspegia eta baita ikuspuntua ere. Eta Irigoienek irakaspen morala eskaintzen du, denontzako. Dena ez dela munduan arrakasta, horrek ere bere ordaina duela, eta hobe dela bestelako bizimodua, arrakastaren loretan sudurra sartu gabe.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak