kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Esan gabe neukana / Agurtzane Juanena / Elkar, 2003

Esan gabe daukaguna Josune M. / Ostiela!, 2004-03

28 urte igaro behar izan dira Agurtzane Juanena Alustizak (Legazpi, 1956) esan gabe zeukana esan arte, argitara eman arte. Izan ere, Durangoko Azokako liburu berrien taldekoa da eta handik ekarri dugu.

Liburu berria, beraz; eta bitxia, emakumeen autobiografia gutxi kausitzen baitugu euskal literaturan. Mikela Elizegi (“Mikela Elizegiren oroitzapenak” Emak Bakiak argitaratua) ez zen guztiz ausartu ezen bere aita zen Txirrita bertsolariaren bizitza eta pasadizoak kontatzeko parada bereak sartzeko aprobetxatu behar batzituen. Pepita Iriondok bere ikasle-ohien adorez eta diruez argitara eman zuen “Nire pausuak” (Danbor-zuloak argitaratua) maistra baten kontakizuna. Halere, biak oso ezezagunak dira. Agurtzanerena da liburudenda guztietara heldu den bakarra.

Egungo autobiografia den neurrian, ez da, aintzinean bezala, kontakizun eredugarria, baizik eta lekukotasunarena, testimoniala. Autobiografia testimonialetan gizaki bakar baten testimonioa baino talde batena islatzen da, narratzaileak azaltzen duen egoera berdinetik pasa diren besteena barruan delarik ere. Holokaustotik pasatutakoak, gerrate edo indarkeria mota guztien biktimak, torturatuak… Izan ere, torturatu baten testimonioa da Agurtzanerena. Liburuak dakarren aipuan Marta Tafallak argi azaltzen digu: “historiaren biktima izatean galduriko askatasuna berreskuratu egin daiteke norbere historioaren egile bihurtzean”. Kasu honetan Xabier Mendiguren Elizegik lagundu dio egile bihurtzeko ahaleginetan, hainbeste urtetan gordetako testigantza arlo pribatutik publikora eramateko bidea erraztuz.

Jasotako torturaren azalpena (12 ordutako egonaldia, hasiera baten gaztelaniaz baina alfabeto grekoz idatzia, amak irakur ez zezan), bere burua lesionatzeko hartu zuen erabakiaren arrazoi eta ondorioak, geroan izango zuten indar eta garrantzia, ume eta gazte garaiko oroitzapenak, ETAkidea izateko bere arrazioak, UVIn egotearena… batetik, eta guzti honi buruz idazteak sortzen dizkion gogoetak bestetik tartekatzen dira liburuaren lehengo zatian. Bigarrenean, urteak pasata eta trauma hain bizia dela ikusiz, oraindiko tristezia, beldurra ikusiz iragana ezabatu nahiko luke, baina ezin. Honen ordez jakinaraztea erabakitzen du, hirugarren atalean azaltzen digun legez, Epaitegian, Eusko Jaularitzako biktimen Arretarako Zerbitzuko artxibategian zein Erietxean bere historiala galdu dela jakin ondoren.

Autobiografia dela diogu, eta gehienetan bezala, 1.go pertsonan agertzen zaigu, baina NI horrek ez du EGOrako hitz egiten. Narratzailearen tonoa apala, zintzoa da, gehienetan tristura eta minez lagundurik, haserrea eta ironia agertzen badira ere. Halere, harridurak badu lekua, kontakizuna biguntzen duen pasarte batean: maistrak diren guardia zibil baten emaztea eta neska gazte euskalduna, Agurtzane, mendi herritxo baten elkartzen ditu patuak. Patuaren ironiak, txantxak, ezusteak.

Konprenitzeko borondadea galdu ez dutenei eskeintzen die liburua Agurtzanek. Hor dago gakoa: konprenitzea. Pertsonen arteko konprenitzea, ulermena ezinbestekoa da iragana ezagutuz hobeto aurrera, etorkizuna egiteko. Gu, Emakumeok, kolektiboaren erdia gara eta gure iragana ez da ezagutzen. Zaila konprenitzea, beraz. Agurtzaneren moduko makina bat testimonio gehiago etorri beharko dira emakumeok esan gabe daukaguna jakin dadin. Datozela laster; datozela amamak, amak, etxekoandreak, erbesteratuak, errefuxiatuak, bortxatuak, mehatxatuak… datozela euren testimonioak, kontakizunak, kexu edo garrasiak. Emakume asko eta asko ezagutzeko gogoz gaude, eta agian jende gehiago ere, ezta?

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak