« Hileta kantu ahaztua | Adibide batzuk »
Zoririk ez / Imre Kertész (Urtzi Urrutikoetxea) / Elkar, 2003
Nazismoaren garaia A. de Amezaga / Bilbao, 2004-03
Literaturako Nobel saridun baten liburua dugu hauxe, Imre Kertész (Budapest, 1929) idazlearena, 2002ko Nobela jaso zuen lehen autore hungariarena. Euskaratzailea beste saridun bat izan da, Urtzi Urrutikoetxea poeta, idazle eta kazetaria, Jokin Zaitegi Itzulpen saria jaso zuena. Autoreak, familia judukoa, Auschwitz eta Buchenwaldeko kontzentrazio esparruak ezagutu zituen, hara deportatu baitzuten, eta bere obra gehienaren oinarrian holokaustoaren esperientzia gogorra ageri da. Zoririk ez berak idatzi zuen lehen liburua da, duela hogeita zazpi urte. Alemanierara itzuli zutenean, orain urte gutxi, heldu zitzaion ospea. Urrutikoetxeak hitzaurre interesgarri bat idatzi du, liburuaren mamia eta zenbait puntu argitzen baitiguna, egoera historikoa ondo esplikatuz. Hungariako idazleak, irudimen literarioaren bidez —noski, errealitatean oinarriturik— kontatzen digunarekin zer lortu du? “Eleberri honek irakurlea buru-belarri sarrarazten du, pertsonaiekin eztabaidara bultzatzen du, haserrearazten du …”, azpimarratzen du itzultzaileak, zeinak hiru edizio erabili baititu liburua euskaratzeko: alemanezkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa; gainera, Károly Morvay, Budapesteko Eötvös Loránd unibertsitateko irakasle euskaltzalearen laguntza izan du. Ez gaude lan autografiko baten aurrean, baizik eta Kertészen bizitzan jasandako zenbait une, sentsazio, gertaera…, nazismoaren fruitu, biltzen dituen obraren aurrean. Istorioa naziek Hungaria okupatzen duten unean hasten da, 1944.ean hain zuzen, eta hamabost urteko mutiko baten bidez kontatuko zaigu.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza