« Zoritxarra | Zelan diren gauzak »
Gerrako pilotu / Antoine Saint-Exupéry (Josu Zabaleta) / Elkar / Alberdania, 2003
Printze Txikia gerran Karlos del Olmo / Berria, 2003-12-27
2000. urtearekin batera ospatu zen Saint-Exupéryren jaiotzaren mendeurrena. Idazleak ozen aldarrikatu zituen bere uste-itxaroak hainbat liburu gogoangarritan. Josu Zabaleta hots handikoaren eskuak hizpidea eman dio mende berrian, euskaraz azal dezan zer sentitzen zuen gerrako pilotu batek.
Bestelako baliorik ez balu ere, gaur egun oraindik erakargarri gertatuko lirateke gauzak airetik ikusten zituen pilotu-gudari-idazlearen letrak. Mundua hodeietatik bestela ikusten delako. Gatazka garaian bizi garelako. Eta istiluan egonda, erraza da arerioari gizatasun ezaugarriak kentzea. Liburu honetan erakutsi gura du, besteak beste, aliatuak alemaniarren gainetik zeudela. Giza aberearengan batzuek gizakia ikusten omen zuten, besteek, ordea, aberea. Hala sinesten zuen idazleak.
Halako ukitu inpresionista eransten du Saint-Exupéryk. Gerra garaiotarako etika du kezka, kontakizun hariaren gainetik. Konta estilo trinkoa, euskal literaturan Orixe buru izan zuen joeraren antzekoa. Zabaletak berak sarreran dioenez, idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea, aszetikoa. Gaiak: garaipena, porrota, garailea, garaitua, obeditzea, matxinatu beharra, sufrimendua, itxaropena, biziraupena, herio zitala… Gai zaharrak, betiko leloak, bai, baina, oi, zeinen bihotz urragarri horrelako peleen erdian direnentzat! Gudaren epika halako bat.
Antzinaroko heroien antzera, gerra ekintzan hil zen Antoine. Ba ote da destino loriatsuagorik pilotu batentzat hegazkina lagun itsas zabalean betiko aienatzea baino? Gerra ekintzan hil zen, gogoan zuen Frantziaren alde. Nazio hura, apika, benetakoarekin bat ez etorri arren. Ez zen orduko gizartean agintzen zutenekin oso eroso bizi, bere ikuspegi humanista ez zelako ondo egokitzen De Gaullek eta beretarrek bultzatzen zutenarekin. Idazleak ez zuen onesten frantsesak bi talde elkarren etsaitan bereizteko asmoa.
Itzulpenari doakionez? Josu Zabaletaren lanik gozatu ez duenak aukera berdingabekoa du Literatura Unibertsala bildumako ale hau. Adituen arabera, itzultzaile onak garden behar du, idazlearen estiloa desitxuratu barik. Josuk ederto betetzen du araua. Baina itzultzailea aldez idazle ere den aldetik, kontraesan moduko bat jazotzen da: idazlearen estiloari begirunea erakutsirik, Josuk ukitu berezia eransten die itzulpenei, zenbateraino eta bere lanak ezagutzen dituenak testua hartu eta itzultzailea nor den ez dakiela ere, harena dela erraz asmatu ahal izateraino.
Amaieran kredo sinple bat agertzen da, idazlearen pentsaeraren isla. Bizitzaren ordena gauza guztien oinarritzat jotzea. Irudi batean esatearren, zuhaitza gizadia, gizartea… ordenan dago, sustraiak adarrak ez bezalakoak badira ere.
Liburuko pilotua gerran dago gizakiaren alde eta haren etsaien kontra. Baita bere buruaren aurka ere. Gudan ohitura partikular bat gainerako guztien gainetik jartzearekin, herri jakin bat besteen gainetik ezartzearekin, arraza bat besteen gainetik paratzearekin, pentsaera jakin bat besteen gainetik ipintzearekin.
Azken buruan, gerra amaitzen denean, bizitza bera baino ez delako geratzen. Mina eta poza, biok biotara. Menderatuek, ordea, isildu egin behar izaten dute. Haziak bezala.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo