kritiken hemeroteka

8.500 kritika

« | »

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza / Mckenzie Wark (Danele Sarriugarte Mochales) / Katakrak, 2024

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza Jon Jimenez / Gara, 2025-05-18

Zerbait wokea dela aurpegiratzen zaigunean, maiz entzuten dut halako oihartzun bat ezaguna egiten zaidana; euskaldunoi etengabe errepikatu zaigun mantra higuingarri hura, zeinak erraten baitigu nazio, identitate, hizkuntza, herri… zapalketaz hitz egiten dugunean “benetako arazoak” alboratzen ei ditugula. Bide beretik, euskaldunon artean ere bada transfeminismoari ez ikusiarena egin izan diona, pentsatuz LGTBI eta, bereziki, trans pertsonen eta feminismoaren arazoak bertzeen arazoak direla. Hala ere, nazio, genero, arraza edo gorputz minorizatu eta disidente izanagatik, baztertutakoen arteko ahizpatasuna eta identifikazioa berehala egin du mugimendu feministak, transfeminismoak dena birpentsatzeko garatu eta laga dizkigun tresnak bere gain hartuz.

Modu kritikoan eta narratibaren bidez, tresna horiek denak bildu ditu “Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza” (Katakrak, 2024) bizipenen liburu polemiko, erabat politiko eta ausartean McKenzie Warkek (Newcastle, Australia, 1961). Eraldaketa da liburuaren erdigunea. Pertsonala: Warkek genero trantsizioa egin baitzuen 60 urteak gertu zituela. Eta soziala: marxismotik abiatuz, arrazializatuen, transexualen eta, oro har, baztertuen egoera konkretuetatik eta komunitatetik gizartearen arauak uzkailtzea duelako helburu. Horretarako kontzeptu berri bat proposatzen digu, “femmunismoa” delakoa, komunismo utopiko bat baino, egungo errealitate materialean gauzatzen den trans-lotura feminista iraultzailea. Izan ere, “posible denaren astinaldia da transexualitatea”. Edo Jokin Azpiazuk hitzatzean laburtu eran, Warkek “idealismotik ihes egiten du espazio materialean eraikitzen delako, kalean, manifestazioan, gizon zis heterosexualekin begiradak gurutzatzen dituen kafetegietan, ospitalean, bozgorailutik oihuka ari den sexu langilearen ahotsean”. Errealitate material hori ez da zurruna, zuria ala beltza. “Noizean behin hau galdetzen didate mehatxu tonuan: gizona ala emakumea zara? Normalean hala erantzuten dut: Bai”. Identitatea modu ironikoan hartzea “egungo mugimenduoi hainbat dilemarekin lotutako korapiloak askatzen” lagun diezaguke eta “nortasunaren politikak neutralizatzen duen potentzia askatzen”, Azpiazuren aburuz. Liburu honen beraren izaera apurtzailea da, genero literario zehatz batean ezin sailka dezakegularik. Gutun moduan idatzirik, haurtzaroko bere buruari, amari, ahizpari edota maitale eta kide izan dituenei zuzenduko zaie Wark. Bide bital horretan, kapitalismoaren, arrazakeriaren, transfobiaren eta indarkeria sistemikoaren kritika zuzena egitearekin batera, mundu berri oso baten koordenatuak ematen dizkigu, “maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza” zer diren hausnar dezagun.

Azken kritikak

Baden Verboten
Iker Aranberri

Asier Urkiza

Diesel
Bertol Arrieta

Nagore Fernandez

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

Jon Jimenez

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Joxe Aldasoro

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak