kritiken hemeroteka

8.321 kritika

« | »

Ulu egiteko bolondres bila / Harkaitz Cano / Susa, 2023

A-uuuuu… Maddi Galdos Areta / Argia, 2024-02-11

Aldran ibiltzen dira otsoak eta ulua dute, tartean, taldea deitzeko manera. Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) berriki argitaratu duen Ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) ere ulu da bere horretan, irakurlea eta lerrook biltzen dituzten nolabaiteko gu guztiak deitzen dituena, eta inor gutxi utziko duena bere horretan epel.

“Eskerrak / inork / ez dien / poetei / kasurik / egiten”. Liburuaren kontrazala asmo-adierazpen argia da, egotzi dakizkiokeen ardurez nolabait libratzeko neurria edo hartutako lizentzien aitortza. Pozaren erdia (Susa, 2022) soneto bilduma argitaratu eta urtebetera, orduan idazketari ezarritako forma eta neurriei itzuri egin eta, Canok berak aitortu legez, poesiaren mugak arakatu ditu poesia zer den auzitan jartzeko edo, bederen, galdegiteko. Zerrenda eta errepikak, berariazko akatsak, behetik gorako olerkiak, hitzik erabili gabe ondutakoak, baztertutako asmoak betetzen dituztenak, hutsunedunak eta enter botoiari sakatu gabe idatzitakoak kausi genitzake bertan, besteak beste.

Lau ataletan banatuta daude liburua osatzen duten 43 poemak. Erretratuak dira National Portrait Gallery atalean nagusi, plano ugaritara egokitutakoak. Jendartea eta egungo bizimodua aztertzeko balio dutenez gain, deigarri dira idazletza eta egiletza hizpide dituztenak: umorea eta ironia kutsu zorrotza hausnarketarako gonbita dira. Otoitzen Liburua atalean atentzioa ematen du, aipatu aniztasun formalari jarraiki, testu batzuen eta bestetzuen arteko elkarrizketak: nabarmentzekoak dira gurean ereserki bilakaturiko txoria hizpide dutenak. Izenburuak berak iragarri legez, Zerrenden liburua atalak zerrendak dakartza oro har, Ecori keinuka dioskun legez “gure ustezko zentzuak ontzat / ematen duen oro / kinkan / jartzeko gosez” ondutakoak. Azkenik, Klarion laborategia (1) poema luze bakarrak osatzen duen atala da, zeinak hainbat autoreren esanak eta “bigarren eskuko hausnarketak” bilbatuz lehen mailakoak ere badakarzkigun.

Enbido dira orriok norbaitek eduki zain: erronka edo proposamen; ulua, finean, uluaren zain. Aski ezagun dugu metaliteratura, baina poesiaz hausnartzeko poesia egitea baino modu hoberik ba ote?

Azken kritikak

Itzalen tektonika
Itxaro Borda

Asier Urkiza

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Jon Martin-Etxebeste

Sastraka
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lanbroa
Pello Lizarralde

Irati Majuelo

Lanbroa
Pello Lizarralde

Ibon Egaña

Txoria hodei artean
Urtzi Urkizu

Jon Martin-Etxebeste

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak