« Saio poetikoa: baserri hutsak nola halaxe gure idiosinkrasia | Bizitzera kondenaturik »
Poesia kaiera / Philip Larkin (Juanjo Olasagarre) / Susa, 2023
Aldarte kontentagaitza Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-01-13
Munduko Poesia Kaierak —Juanjo Olasagarre itzultzaile eta Maialen Berasategi hitzaurrearen arduradun— aurkezten du Philip Larkin poeta ingelesaren antologia bat, 54 olerkiz osatua eta Larkinek argitara eman zituen lau liburuetatik hautatua. Larkin oso olerkari ezaguna izan da Erresuma Batuan eta horren froga dugu poeta ohoratuaren kargua eskaini ziotela baina errefusatu zuela, ez baitzuen interesik bizitza publikoan. Liburuzaina ogibidez, nahiz eta Amis bezalako idazleak bere lagunen artean zeuden, jarrera mesfidatia zuen jendaurrean ezagun bilakatzeko (misantropoa eta pentsamendu eskuindarra izatearena alde batera utziko dugu).
Euskaraz egindako itzulpen honetan, batetik, Larkinen tonu garratza eta hartzailearekiko hurbiltasuna edirengo ditugu, zeinetan emozio sakonak, baina beti eutsiak, islatzen diren. Bestetik, gizarte garaikidearen miseriak eta makurrak antzemateko erakutsi zuen gaitasuna bertsoetara eraman zuen, bere umore sen berezia (batzuetan sarkastikoa eta zakarra izan zitekeena) poemez jabetzen zelarik.
Erretorika jasoa eta sentimentalismoa alboratuta, eguneroko aferez izkiriatzea deliberatu zuen, esate baterako, diruaz, familiako gertakariez edo anbulantzia batez. Ildo horretatik, poeta britainiarrak uste zuen idazteak zerikusia zuela gauzakiak zaintzearekin, hortik jaiotako esperientzia anitz eta konplexua ahanzturatik ateratzen saiatzeko, bulkada hori arte ororen hondoan zegoelakoan. Liburuen artean murgildurik bizi zen funtzionario gris horren itxurapean, begirada eszeptiko bezain zolia baliatzen zuen olerkietan, existentziaren iheskortasun etsigarriaz jakitun, irakurleak hunkitzea lortzen duena. Bere obran bakardaderako joera eta mina azaleratzen dira bai, baina poema bikainak ondu zituen gizakiaren ahuleziaz hausnartu bitartean.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga