« Durduza eta engainua | Ipuinak baino gehiago »
Spoon River Antologia / Edgar Lee Masters (Alain Lopez de Lacallle) / Balea Zuria, 2023
Hilartitzetan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-04-29
Balea Zuria argitaletxeak aurrera jarraitzen du jatorriz euskaraz idatzi zein gure hizkuntzara itzulitako poesia-lanak ezagutarazteko asmoarekin. Aurten Edgar Lee Mastersen liburu ederra ekarri digu Alain Lopez de Lacalleren euskarazko bertsioan. Masters oso idazle ezaguna da literatura anglosaxoian eta bere obra Ameriketako Estatu Batuetako kanon literarioan sarturik dago, poesiazaleei ulergarria suertatuko zaiena ale hau irakurri ondoren.
1915ean eman zen argitara “Spoon River Antologia” baina justizia, antibelizismo eta berdintasunaren aldeko aldarriak dirau poema hauetan, mende bat igaro bada ere. Korronte errealistako poesia ondu zuen Mastersek eta giza izaeraren muin gogorrera iristen da. Hurkoaren mina edo poza sentiarazten digu, unibertsaltasun mezua islatzen duena.
Poema-liburu honek existitzen ez den Spoon River hiriko biztanleen bizitzak kontatzen ditu. 244 pertsonaia, lehenengo pertsonan. Berezitasuna da hango hilerri baten horma-hobietan idatzirikoak balira bezala aurkezten direla olerkiak, izen-abizenak eta izengoitiak ikusgai. Hildakoak beren istorioei buruz mintzatzen zaizkigu hilartitzetik, ogibideen edo beren eguneroko bizitza izan zenaren argitan, esate baterako, doktoreak, gauzaina, aguazila, etab. Halaber, adi egon behar du irakurleak poema batean ageri den pertsonaia aipatua delako beste batean, askotan aldameneko orrian. Modu horretan ahots desberdinek aberasten dituzte adierak, errealitate bereko aldea eta ifrentzua.
Heriotzaren aurrean denek dute zer kontatu -kexuak, harrotasuna, damuak-, egiak airean, haien hipokrisia albora, sekretuak ezkutatzeko arrazoiak desagerturik, zeren heriotzak desinhibitu, askatu egiten baitu hildakoen mihia, bizierak etsipenekin nola egin duen talka, duintasunak umiliazioarekin, luxuak miseriarekin erakutsiz.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria