kritiken hemeroteka

8.680 kritika

« | »

Austerlitz / W.G. Sebald (Idoia Santamaria) / Igela, 2022

Nola ekarri gogora Irati Majuelo / Berria, 2022-05-22

W. G. Sebald idazle alemaniarraren artefaktu literarioa da Austerlitz, etenik gabeko hizketaldi luze batez eta argazki misteriotsuz osatua. Jacques Austerlitz gizon bitxia du protagonista, zeinak, narratzailearekin dituen elkarrizketen bidez, azaltzen duen bere iragana bilatzean sentitutako itolarria eta egindako ibilbidea. Haurra zela bere familiarengandik bereizia, eurei buruzko informazioa xerkatzeko eta gogorapenen bat ekartzen ahal dion edozer argazkiratzeko beharra du; baina baita eraikin zaharrei zein sitsei behatzekoa ere.

Denboraren eta espazioaren arteko harremanetan sustraitzen da eleberri honen muina, idazleak giltzarri gisara erabiltzen baititu protagonistaren memoria berreraikitzeko saioan oroitzapenak zein hutsarteak harilkatzeko. Testuan agertzen diren espazioen nolakotasuna askotarikoa bada ere, era berezian nabarmentzen dira geltokiak, antzokiak eta gotorlekuak, eta horien kupulak, kapitelak, galeriak, leihoak. Hasiera batean hutsalak irudi dezaketen apunte arkitektoniko akademikoez haratago, espaziook esangura sinboliko garrantzitsua dute, eta iraganarekin konektatzeko katalizatzaile modura funtzionatzen dute, oroipen proustiarrera hurbilduz sarri. Austerlitzen memoria, gotorleku zaharkitu baten antzerakoa bizi ia osoan zehar, gutxinaka desarmatzen joaten da kontakizunean barrena, ohartuta zementu gotorrezko horma itxiek bere izatea arrozteko baino ez diotela balio izan.

Hala, protagonistaren bizitza berreraiki ahala, XX. mendeko Europaren historia azaleratzen da txatalka, eta, hortaz, memoria historikoaren sarea josten du, ia erreparatu gabe, pertsonaletik kolektiborako jauziak gogoramenen eta ikerketaren hariekin txirikordatzean. Ildo horretan, oroitzapenaren mekanismoei buruzkoak dira Austerlitzen kezka nagusiak: nola ekarri gogora inoiz ahaztu zena? Behin eta berriz errepikatzen duenez, inongo lege ezagunen bidez azal ezin daitekeen zerbaiti esker itzultzen dira irudiak, hitzak, pertsonak gure burura; behartu gabe, berariaz saiatu gabe. Horrekin lotuta, adierazgarria da Sebaldek maisutasunez erabiltzen duela kasualitatearen baliabidea, bere eleberriaren garapenerako ezinbestekoa, baina inolaz ere bortxaz baliatua. Protagonistak, honenbestez, zerbait hori estimulatzen igarotzen ditu urteak, deserrotzeak eragindako identitate galera arindu nahian.

Eleberri dentsoa da, ezin daiteke uka, baina trinkotasun horren barnean bada marea-mugimendu bat harrapatu eta ezinbestean erakartzen duena irakurlea ia atsedenik gabeko hizketaldian aurrera segitzera. Geruza ugari ditu istorioak, bata bestearekin batzen doazen ahots sedimentatuen kontakizuna baita. Hori dela eta, berezko erritmo geldoari arnasguneak eransten dizkio idazleak, pertsona bakoitzaren ekarpena ondokoarenarekin kateatuz osatzen delarik diskurtso osoa.

Nabarmendu beharrekoa da Idoia Santamariak egin duen itzulpena. Izan ere, alemanezko perpaus-kate luze eta korapilatsuak, hizlari aldaketa etengabeak eta zehaztasun izugarriko lexikoak euskara bikain eta irakurgarrian ematea ez da edonolako lana. Akatsik gabeko euskaratzea, zinez.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak