kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Eripoemia / Lierni Azkargorta / Denonartean, 2021

Gaixotasunak eta beste Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-05-27

Literatur munduan sartzeko modu bat dira sariak; dena den, beti ez diete sarituei behar adinako oihartzunik bermatzen prentsan eta haien aintzatespena ezkutuan gera daiteke argitaratzen diren berrikuntzen artean. Hori jazo da Lierni Azkagortarekin iaz “Iruña Hiria” VI. Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi ondoren, eskarmenturik badu ere sorkuntza literarioan.

Olerki hauek egilearen lan-esperientzian dute oinarri sendoa —erizaintzan dihardu ogibidez— Hots, gaixotasunak eta gorputza abiapuntutzat harturik, errealitatea ulertu nahian dabil poeta inguratzen duen orotan, baina bere burua bakartu gabe, gizakion bizi izatearen zauriak erakusgai.

Alde batetik, poema-liburua osatzen duten hiru atalen esangura —“Ektodermia garaikidea”; “Inperio mesodermikoa” eta “Endodermia arkaikoa”— honakoa da Azkagortaren hitzetan: lehenengoan, gaur egungo gizarteari egiten dio erreferentzia; bigarrenean, gorputzaren barnerako bidaiara eramaten gaitu; eta hirugarrena, pentsamenduen eta sentimenduen erreinu gisa planteatzen du, bihotzarena eta garunarena, alegia. Beste aldetik, erizaintzarekin erlazionatutako lexiko oparoa erabiltzen du eta aukeraketa horren bidez (anosmia, blisterra…) eguneroko egoera gogorrak, bizieraren estualdiak sublimatu egiten ditu. Termino horien lanketak batasuna ematen dio liburuari, heriotza, denboraren igarotzea (“Peter pandemia”), azalkeria (“Merkealdia”), ezinegona (“Isiltasunaren grabitatea”), besteak beste, islatzen dituelarik.

Poetaren begiradan bizialdiari buruzko gogoeta eratzen da modu organikoan, existentziak eman eta kentzen digunerako ez dagoela leungarririk ohartaraziz. Alabaina, poesiak emozioen katarsia eragiten du biziminaren haraindikotasunean, sentitzen eta arnasten dugunaren adierazpen eta ezagutza baliotsua eskainiz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak