« Kosta ahala kosta | Kotoi usaina »
Basairisa / Louise Gluck (Garazi Ugalde) / Elkar, 2021
Irisetik begira Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-02-20
Liburu honen jatorrizko bertsioa 1992. urtekoa da eta 2020an Louise Glück idazleak Nobel Saria jaso ostean ekarri du Garazi Ugaldek euskarara lehen aldiz.
Poema liburua irakurri aurretik itzultzailearen hitzaurrearekin egingo dugu topo. Asko eskertu ditut bere aipamen, gomendio eta irakurketa klabe batzuk: “iris” hitzaren esanahi eta dimentsio ugariek, bereziki, begirada zabaltzen lagundu baitidate.
Aurkibidea begiratuz gero hiru azpiatal bereiz ditzakegu, sarreran Ugaldek adierazi moduan: batetik, landareen izena daramaten poemek osatua, zeinak gehienak guztiz ezezagunak egin zaizkidan. Kasu horietan ahots poetikoa landareena da, eta beraien buruaz hitz egiten dute (21. orrian, “esnatu nintzenean baso batean nengoen”) edota beste norbaiti zuzenduz, —guri?—, (41. orrian: “Halako gorrotoa badidazu ez hartu lanik ni izendatzen”).
Beste poema batzuek momentu edo denbora jakin batzuen izena hartzen dute. Horietan ahotsa orojakile eta autoritarioa da, eta tonuak aginduzkoa dirudi. Bigarren pertsonaren pluralari zuzentzen zaio ahotsa, edonoren gainetik hitz egiten ariko balitz bezala (39. orrian: “Jakin ezazue, ordea, besterik espero nuela adimena eman zaien bi izakirengandik”; 54. orrian: “Ez zintuztedan sortu bakarrak izateko”). Itzultzaileak jainko zerutarren ahotsa aipatu du sarreran eta lagungarria egin zait bere apuntea.
Beste poemei Bezperak eta Matutiak deitzen die Glückek. Matutiak goizeko errezoak dira, eta Bezperek ere errezoei egiten omen diete erreferentzia. Orokorrean, esaldi luzexeagoak erabiltzen ditu eta narratiboagoak bihurtzen dira poemok.
Osotasuna emate aldera Glückek hiru ezaugarri estilistiko erabili dituela uste dut: bata eremu semantikoa landareetan zentratzea. Bestea, galdera erretorikoena. Nabarmena da asko erabiltzen dituela, irakurlea bera interpelatuz. Eta, azkena, irudi boteretsuak darabiltzala (61. orrian, “zuhaitz biluzian barna doan argi distirinta”).
Orain arte idatzi dudan liburu kritikarik zailena izan da. Aitortu behar dizuet poema batzuk behin eta berriz irakurrita ere zerbait galtzen ari nintzelako irudipena izan dudala. Nire buruari gogorarazi behar izan diot dena ulertu gabe ere goza daitekeela irakurketaz eta horixe egin dut: Louise Glück estatubatuarrak iradokitzen dituen irudiei nire irisean sartzen utzi diet, eta tarteka suzko erroberak ikusten ari nintzela iruditu zait.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria